AHT-ren lotura euskal Y-arekin
Gaurko Guaixe aldizkarian iritzi gutun bat agertzen da, non Arturo Carreño Parras, Altsasuko IUN-NEB zinegotziak, AHT ibilbidea Sakanatik egitea, oraingo trazaketa egokituz, proposatezn du. Interesgarria iruditu zait proposamena, nahiz eta beraiekin ez nagoela guztiz ados, eta horregaitik hona ekartzen dut:
Fomento Ministerioak aurki erabakiko du Nafarroako korridorea eta euskal Y-a lotzeko proposamena. Mota eta baldintza guztietako pertsonen zentzutasunez, berriro ere aldarrikatzen dugu lotura edo konexio hori Iruñea eta Gasteiz arteko egungo korridoretik egiteko, Altsasuko herriko geltokitik. Ondorengo arrazoirengatik, guztiak arrazoizkoak eta koherenteak:
- 90 km-ko korridore hori egina dago, prestazio altuko zerbitzura egokitzea eta moldatzea besterik ez da falta.
- Ez litzateke beharko lan faraonikoetan ehunka milioi euro gastatzea Aralar mendizerra zubi eta tunel izugarriekin zeharkatzeko.
- Ingurumena modu arrazoizko eta beharrezkoan errespetatuko litzateke.
- Ez gastatutako, edo aurreztutako, ehunka milioi euroren kopuru handi horrek hezkuntza gehiago eta hobea izateko balioko luke, osasun gehiago eta hobea izateko, gizarte- eta babestutako-etxebizitza gehiago izateko, kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko eta krisian dauden enpresak laguntzeko, miseriazko pentsioak handitzeko eta gosetik eta beharretik pobreziaren mugan dauden pertsona asko ateratzeko, helduak eta haurrak, eta abar.
ARTURO CARREÑO PARRAS
Iruzkinak
Utzi iruzkina: