IRITZIA. Ohore handia izan da!

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-05-25 20:38
1

3 urte, 36 hilabete, 1096 egun, 26304 ordu, 1578240 minutu, 94694400 segundu,… Ziklo bat.

Gogoan iltzatuta dut 2007ko irailaren 1a. Jantzi, gosaldu, etxeko giltzak eta ilusioz beteriko motxila bizkarreratu eta autoa arrankatu nuen hura. Nora eta Donostiara abiatzeko. Helmuga: Kirol Etxea. “Bai, hor, Anoeta kirol estadioaren azpian dagoen bunker hori”.

Nire lehen laneguna zen, lehenengoetan lehenengoa. Ekainean ikasketak amaitu eta zuzenean Gasteiztik Donostiarako bidea hartu nuen, charter hegaldia, curriculuma osatzen lanik izan gabe. Emakumea Pilotari egitasmoan arituko nintzen. Egia da ordurako paletan hasia (berri-berria) nintzela eta kanpotik behintzat banekiela zer zen. Eta, zertan ukatu, erronkak asko erakartzen ninduen! Bai halakoetan ohikoak diren beldurrak bazter utziz gero, behintzat.

Ordutik makina bat euri, elur, eguzki-izpi, txingor, ziklogenesi, laino… ezagutu dugu eta nire/gure ibilbidetxoa osatzen gogotsu eta egoskor saiatu naiz/gara. Lepoa jokatuko nuke ni sartu nintzenean baino mugimendu handiagoa dagoela orain, Gipuzkoan, eta Euskal Herri mailan oro har, emakumeen pilota dela-eta, eta baita gure berri jende gehiagok duela ere. Bagarela badakitela bederen. Zer, non, nola, zergatik, zertarako?… Galdera horiek erantzutea beste gauza bat da.

Orain, ordea, bidegurutzean aurkitzen naiz berriro ere. Beste abentura bati ekingo diot, kontrako norantzan: Donostiatik Gasteizera. Abuztura arte langile fin, berriro ere ikasle bilakatuko naiz irailean, komunikazioko arduratxoa mantenduko badut ere. Onartzen dut bertigo pittin bat sentitzen dudala, baina, apustuak mereziko al du?!

Ez dut gehiegi luzatu nahi, nire begiek bi uhartetxo baitirudite dagoeneko malkoek sorturiko ozeanoan barna. Penaz baina irrifartsu noa. Merezi izan duen eta mereziko duen uste osoarekin. Katagorriak adar batetik bestera nola, ni ere jauzika amets batetik beste amets handiago batetara. Hori bai, izen guztiak kabituko ez bazaizkit ere, batzuk, bereziki, aipatu nahi nituzke. Hiru urte zoragarriotan lankide, bidaide eta, azken batean, lagun izan ditudanak, ilusioa bizirik mantendu didatenak, ni hain gustura egon izanaren errudunik nagusienak:

• Etxebe eta Oidui: mila esker nigan sinestearren. Ez dakit zuekiko dudan zorra kitatzeko mailegurik ba ote den mundu osoan…
• Maider: alma materra, taldeko motorra,... Plazer handia izan da! Segi emakume eta pilotari izaten.
• Naroa: bi urte eder igaro genituen elkarrekin. Iaz, zu, eta, aurten, ni. Uste dut ez zaidala emoziorik faltako Emakumea Pilotari egunean.
• Patri: eutsi energia horri. Eta, kontuz, jadanik bizkaitartasuna asko gutxitu zaizu!
• Leire eta Iñaki: ez uste hain erraz libratuko zaretenik nire adar jotzeetatik! Bi hilabetean kartutxo asko erre nitzake oraindik…
• Josune, Guti eta gainerako GEPF-kideak: bejondeizuela! Nire kontu pastak bisitan agertzen naizenean.
• Hernani eta Ibarrako sorginak: ederra izan da zuek ezagutu izana. Luxua. Jarraitu pilotakadaz pilotakada gu ere bagarela aldarrikatzen.
• Irura, Ataun, Ibarra eta Azkoitiko neskak: buruhauste eta haserraldiren bat edo beste eragin dizkidazue, baina, ez egin zalantzarik zuen hutsunea somatuko dudala. Ea nagusi mailan elkarren aurka jokatzera irits gaitezken!
• Palista artistak: lasai, kantxetatik ez naiz erretiratuko-eta! Horixe behar genuen 25 urterekin… kar-kar-kar.
• … : bidean topo (edo tupust) egindako beste guztioi ere eskuminak eta ondo segi!

Egindako hanka-sartzeengatik barkamena eskatuz eta bakarren bati U-iXa-U-E dion aztarnatxoren bat utziko niolakoan… OHORE HANDIA IZAN DA! MAITE ZAITUZTET!

Muxu erraldoi bana!

Uxue Fernandez Lasa

2010-05-31 19:17 #1

Azken ikasturtean Ibarran zurekin tupust egin duen horietako baten partetik eskerrik asko!
Oraindik ere badut zer hobetua, nola ez, baina zuri esker orain paletan
iaioagoa naizela esatera ausartzen naiz.

Astelehenarekin geundela esatea zuri alperrik izaten zen, ez zinen gugatik errukitzen, eta batzuetan ez zenigun lan makala jartzen: "pareteko karratu txiki horretan sartu pilota eta lurreko 2 marra horien
artean gelditzen den zati estu horretan botea ematen badu pelotak, eta
gainera ezkerrarekin joz gero, edo eskubiarekin baina airez...". Seguraski holakoren batean zu haizea hartzera bidaltzeko gogoa ere izan dut ;-)

Baina... nire paleta ikasturtea nik nahi baino motzagoa izan bada ere, zu izan zara berriz ere ni paletara "engantxatu" izanaren errudunetako bat!

Zorte on zure abentura berri horretan! Eta nere Amsterdameko abentura hau 2 aste barru bukatuko denez, ia laster ikusten garen!

Arantxa

Utzi iruzkina: