inigoiktblog

About

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2016-02-29 14:31

This is an example of a page. Unlike posts, which are displayed on your blog’s front page in the order they’re published, pages are better suited for more timeless content that you want to be easily accessible, like your About or Contact information. Click the Edit link to make changes to this page or add another page.


2 nobedade Linuxerako

1
twitter: gebara99 inigoiktblog | 2016-02-17 13:09

Aste honetan berri onak ditugu Linux eta software askeko erabiltzaileek. Bi nobedade garrantzisu ditugu: alde batetik Openshoten bigarren bertsioa agertu zaigu. Ematen duenez QTrako migrazioa egin dute eta honek errendimenduan hobekuntzak ekarriko ditu. Horretaz gain, animazioa leunagoak, autogordeketa eta beste zenbait berrikuntza ere badauzka. Momentuz beta fasean dagoen arren laister behin betiko bertsioa aterako da.Gertutik jarraitu beharko dugu proiektu hau eta ea beingoz Linuxerako Bideo edizio programa ireki eta duin bat azaltzen den (gogoratu analisia).Instalatu eta probatzeko Linux...


Azken bi egunetan Durangon ospatu diren Eskola Digitalaren jardunaldietan egon naiz. Bertan zenbait hitzaldi eta tailer egon dira, gehienbat hornitzaile eta argitaletxeen zenbait ordezkariek emanda. Hauen partehartzea ezinbestekoa dela ematen du horrelako jardunaldietan, eta hor egon gara, PC, Mac, Ipad, Chromebook eta horrelako aparatuen artean galdurik.Zenbait eskoletako esperientziak ikusi ditugu. Batzuk gehiago gustatu zaizkit eta batez ere nabarmenduko nuke Elgoibar Herri eskolaren esperientzia polit bat. Haien blogean informazio ugari aurki dezakezue: http://elgoibargymkana.blogspot.c...


Class Dojo

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2016-01-25 10:16

Askotan klaseko jarrera hobetzeko asmotan ikasleen jarrera ebaluatzen dugu (edo saiatzen gara behintzat). Hori modu egokian egitea ez da erraza eta kosta egiten zaigu.Aplikazio honek modu errez eta dibertigarrian ahalbidetzen digu guzti hori kontutan hartzea. Ordenagailuan erabiltzeko online bertsioa daukagu eta baita android eta IOs erako bertsioak ere.Aplikazioan taldeak sortu behar ditugu eta bertan gure ikasleak sartuko ditugu. Baita klasean ebaluatu nahi ditugun jarrerak definitu ere. Jarrera hauek positiboak zein negatiboak izan daitezke.Ikasle bakoitzak bere pertsonaia diseinatuko du...


Askotan, gure klasetarako materiala bilatzerakoan ez dugu nahi duguna aurkitzen (batez ere euskaraz) eta gure material propioa sortzea tokatzen zaigu. Material hau sortzerakoan interneten topatutako edozer erabiltzen dugu. Honek desabantaila bat dauka, jabedun materiala erabiltzen badugu gero material hori konpartitzereakoan arazoak eduki ditzakegu eta berriro ere lehenengo puntura bueltatzen gara, zeinetan ez dugun materialik aurkitzen.Hau ekiditeko material askea erabiltzeko aukera daukagu; hau da, berrerabiltzeko eta moldatzeko aukera ematen digun materiala. Badaude lizentzia ezberdinak,...


Azken urteotan ia ikastetxe guztietan darabilgkigun plataforma da moodle. Gaur bere hirugarren bertsioa kaleratu dute.Moodle.org en argitaratu dutenez ez dakar aldaketa radikalik baina bai hobekuntza mordo bat. Agian ez da eskola batean inplantatzeko bertsiorik egokiena normalean bertsio berriak "pulitu" gabe egoten direlako baina saltseatzen hasteko instalatzea ez legoke gaizki.Behean uzten dudan bideoan ikus ditzakezue aldaketa nagusienak.[youtube https://www.youtube.com/watch?v=KsX-czBEy4w?list=PLxcO_MFWQBDfJWBOxTHhqvp5mTHG5giAX]Ikusitakoaren arabera ez dira aldaketa sakonak baina ematen...


Blender

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-11-09 11:05

Askotan software librean ez dira aurkitzen sotware pribatiboan bezain ahaltsuak diren programak (nahiz eta hau gero eta gutxiagotan gertatzen den). 3D edizioaren kasuan aldiz badaukagu programa guztiz ahaltsu eta profesionala gure lanerako: Blender hain zuzen ere. Programa honekin 3D diseinuak, animaizoak eta jokuak egin daitezke.Aspaldi garatzen ari diren programa da eta garapen hau zenbait pelikula irekien batera egiten ari dira. Duela gutxi Blender foundationek bere seigarrena plazaratu zuen hemen azpian ikusgai daukazuena. Honekin batera bere azken bertsioak ere argia ikusi du: 2.76.Win...


Ubuntun bideoa editatzen saiatu naiz bai etxean eta bai eskolan. Batzuetan arrakasta izan dudan arren askotan ez dut lortu nahi nuen emaitza edo gehienetan ez dut lortu programa nahiko establerik lan egiteko. Egia da Linuxen urtetan zehar, zenbait bideo editore egon direla: Cinelerra, Openshot, Kino, KDEenlive... baina guztiek gauza batengatik edo bestearengatik arazoak sortu dizkidate edo ez dut lortu nahi nuen emaitza.Azken aldian gehienbat Openshot erabili dut baina ikasleekin azkeneko esperientziak nahiko txarrak izan dira: informazio galera, programa ixtea... Hori ikusita beste bi alte...


CODE.org euskaratzen

1
twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-10-14 16:33

CODE.org programatzen ikasteko plataforma da. Aurreko sarreretan honi buruz hitz egin dizuet.Udan, UEUk antolatutako ikastaroetan parte hartu nuen CODE.org euskarara itzultzeko ikastaro batetan.Aurtengo Durangoko azokari begira, Code.org euskaraz prest eduki nahi da, bertan egiten diren ekintzak gure hizkuntzan burutu ahal izateko.Gaur egun %27a dago itzulia eta hizkuntza bat publikatu egon dadin %75ak egon behar du. Horretan edozeinek lagun dezake eta esteka honetan badituzue argibideak http://ttiki.com/340756 nola egin ikusteko.Animatu laguntzera eta ea lortzen dugun!