Azken bi egunetan Durangon ospatu diren Eskola Digitalaren jardunaldietan egon naiz. Bertan zenbait hitzaldi eta tailer egon dira, gehienbat hornitzaile eta argitaletxeen zenbait ordezkariek emanda. Hauen partehartzea ezinbestekoa dela ematen du horrelako jardunaldietan, eta hor egon gara, PC, Mac, Ipad, Chromebook eta horrelako aparatuen artean galdurik.Zenbait eskoletako esperientziak ikusi ditugu. Batzuk gehiago gustatu zaizkit eta batez ere nabarmenduko nuke Elgoibar Herri eskolaren esperientzia polit bat. Haien blogean informazio ugari aurki dezakezue: http://elgoibargymkana.blogspot.c...