inigoiktblog

Proiektuen astea

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-03-18 10:45

Aste honetan eskolan errutinarekin puskatu eta proiektuen astea aurrera eraman dugu DBHn. Astean zehar ez da egon ez ikasgaien ordutegi finkorik, ez espazio finkorik lan egiteko. Ikasleek bere inguruan zeuzkaten errekurtsoak erabili dituzte proiektuak aurrera eramateko. Proiektuetan oinarritutako ikasketari buruzko WIkipediako informazioa hemen.Nire kasuan gehienbat DBH 2 taldekoekin egon naiz "Ternuara Goaz!" proiektua aurrera eramaten. Bertan teknologia eta informatikako gaitasunak jorratu ditugulako, baina baita historia edo plastikakoak ere.Proiektuaren helburua dokumental bat egitea ze...


Behin arduino aurreko postetan azaldu moduan, martxan jarrita neukala, zerbait pixkat interesgarriago egitea proposatu nion nire buruari.Horretarako zenbait elementu erosi nituen "trasteatzen hasteko". Alde batetik "kit" moduko bat, kable, konektore, LED diodo, potentziometro, protoboard bat, ... zeuzkana.Bestalde 4 serbo edo motore berezi (motore hauek hiru sarrera dituzte, bi argindarrerako eta hirugarrena posizioa emateko).Guztiaren balioa 20$ ingurukoa. Eskola batentzako nahiko gastu txikia esan genezakeena.Ikasleekin egokiena komentatu bezala S4A erabiltzea zela uste nuen eta horrekin ...


Azken urte honetan nire ebaluaketa sistema hobetzen saiatu naiz. Horretarako errubrikak erabili ditut.  Baina, zer dira errubrikak? Wikipediaren arabera (gazteleraz zegoen eta euskaratu dut):Errubrika, elkarrekin erlazionatutako kriterio eta estandar multzo bat da jarduera edo zeregin bat ebaluatzea helburu duena. Kalifikazio objektiboak egiteko tresna da. Errubrikek ebaluazioa, kriterio zehatzen arabera estandarizatzea ahalbidetzen dute, honela ebaluazioa sinpleagoa eta gardenagoa eginez. Nahiz eta guztiz objektiboa izatea ezinezkoa den sistema ona iruditzen zait hori lortzeko. Bestalde ik...


Beti iruditu zait Libreofficek itxura profesionalagoa behar zuela. Egia da betiko lanak egiteko nahikoa eta soberan daukagula suite honekin baina gauza asko begietatik sartzen dira eta orain arte behintzat ez zitzaidan iruditzen hori lortzen zenik. Hona hemen azken urteotako itxura (Openoffficetik eratorria zena).Azken 4.4 bertsioan zenbait tresna interesgarri gehitu dira zentzu honetan eta azken bertsioetarako sortu zen sifr ikono paketea gehituta itxura profesionala lortuko dugu.  Lehenik eta behin ubuntuko repositorioetan oraindik ez dagoen libreoffice 4.4ren repositorioak gehitko ditugu...


Ikasleekin Arduino erabiltzea lehenengo momentu batean behintzat pixka bat deserosoa izan daiteke. Programazio lengoai bat horrela aurkeztea agian ez da egokiena.Nire klaseetan CODE.org edo Scratchen agertzen diren blokeen bidezko programazioa erabiltzen dut (informazio gehiago Alexander Gabilondoren blogean topatu dezakezue). Horregatik Arduino kontrolatzeko Scratchen bertsioa (S4A) instalatzea egokiena zela iruditu zitzaidan.Betiko moduan Ubuntu 14.04 gainean egingo dut instalazioa baina badaude bertsioak ere Windows eta MACerako. Hona hemen programa instalatzeko eta Arduinorekin konektat...


Arduino

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-01-31 08:02

Azken aldian nire buruan neukan Arduino bat erosi eta zenbait froga egitea aurrerago klasean horren inguruan zerbait egiteko.Zenbait gomendio entzun eta gero funduino Mega 2560 erostea erabaki nuen (13$en truke). Ez da Arduino originala baina omen klon on bat dela eta guztiz konpatiblea arduino programekin.Etxean Ubuntu 14.04ren gainean egiten dut lan eta zenbait arazotxo eta gero lortu nuen martxan jartzea.Hona hemen lehenengo pausoak:Ubunturen software zentrotik Arduino IDEa programa jeitsi 2. Plaka USBan konektatu eta programa abiarazi. Programa abiaraztean beheko leihoa ikusiko dugu:3. ...


Moodleko kurtsoak

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-01-28 16:10

Beti ibiltzen naiz Moodlerako kurtsoak etab. euskaraz aurkitu nahian.Azken urteotan bildu eta sortutako materiala bertan zintzilikatzea pentsatu dut.Horretarako orri bat sortu dut, behean klikatuz aurkituko duzue.Moodleko kurtsoakSaiatuko naiz gero eta kurtso gehiago igotzen eta eguneratuak mantentzen.Zuen kurtsoak helarazi nahi badizkidazue nire korreora bidal ditzakezue eta blogean zintzilikatuko ditut.


KAIXO!

2
twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-01-27 11:24

Blog honen bidez hezkuntza munduan IKT-en inguruan egiten ditudan aurkikuntzak eta materiala partekatuko ditut.Askotan material falta dago euskaraz eta behintzat nik sortutakoa bertan zintzilikatuko dutEspero dut zuen gustokoa izatea