Arduino eta Scratch

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-02-02 08:21

Ikasleekin Arduino erabiltzea lehenengo momentu batean behintzat pixka bat deserosoa izan daiteke. Programazio lengoai bat horrela aurkeztea agian ez da egokiena.
Nire klaseetan CODE.org edo Scratchen agertzen diren blokeen bidezko programazioa erabiltzen dut (informazio gehiago Alexander Gabilondoren blogean topatu dezakezue). Horregatik Arduino kontrolatzeko Scratchen bertsioa (S4A) instalatzea egokiena zela iruditu zitzaidan.



Betiko moduan Ubuntu 14.04 gainean egingo dut instalazioa baina badaude bertsioak ere Windows eta MACerako. Hona hemen programa instalatzeko eta Arduinorekin konektatzeko jarraitu beharreko pausoak:

1. Lehenik eta behin programa deskargatu behar dugu. Horretarako http://s4a.cat/ web orrian sartu eta bertan Downloads atalean dagokizun sistemaren estekan klik egin. Nire kasuan Linux (Debian) bertsioa.

2. Gainean klik eginez edozein deb pakete moduan instalatzen da Ubuntu software zentroarekin.


3. Programa irekitzean Scratch ezagutzen duzuenontzat itxura berdina dauka baina Arduinoren sarrera irteerak maneiatzeko zenbait bloke gehitzen ditu.


4. Oraindik ez dugu bukatu. S4A ez da gai Arduinorekin zuzenean komunikatzeko eta Searching board mezuarekin geratzen da. S4Ak ezagutzeko programa txiki bat kargatu behar dugu gure Arduinoan. Horretarako Arduino IDE programa irekiko dugu (Aurreko post batean honen funtzionamendua azaltzen da).


5. Esteka honetatik kargatu behar dugun firmwarea jeitsi behar dugu gure plakan instalatzeko. Behin jeitsita Arduino programatik kargatuko dugu gure plakan. Horretarako File>Open klikatu eta jeitsitako S4A Firmware16.ino fitxategia bilatu. Galdetuko digu ea karpeta bat sortu nahi dugun eta baietz esango diogu.

6. Programa irekita daukagunean Upload botoia kliatuko dugu gure plakan firmware hori kargatzeko.


7. S4A itxi egingo dugu eta berriro ireki. Oraingo honetan gure plaka detektatuko du arazorik gabe programak.


8. Arduinori buruzko lehen postean bezela programa txiki bat egingo dugu. Programak berriro ere 5 segunduz mantenduko du piztuta LED dioda eta segundu batez itzaliko da (LED diodoa 13garren irteera digitala da).


9. Programa egikaritzeko bandera berdea klikatuko dugu eta emaitza lortuko dugu.


Utzi iruzkina: