Behin arduino aurreko postetan azaldu moduan, martxan jarrita neukala, zerbait pixkat interesgarriago egitea proposatu nion nire buruari.Horretarako zenbait elementu erosi nituen "trasteatzen hasteko". Alde batetik "kit" moduko bat, kable, konektore, LED diodo, potentziometro, protoboard bat, ... zeuzkana.Bestalde 4 serbo edo motore berezi (motore hauek hiru sarrera dituzte, bi argindarrerako eta hirugarrena posizioa emateko).Guztiaren balioa 20$ ingurukoa. Eskola batentzako nahiko gastu txikia esan genezakeena.Ikasleekin egokiena komentatu bezala S4A erabiltzea zela uste nuen eta horrekin ...


Ikasleekin Arduino erabiltzea lehenengo momentu batean behintzat pixka bat deserosoa izan daiteke. Programazio lengoai bat horrela aurkeztea agian ez da egokiena.Nire klaseetan CODE.org edo Scratchen agertzen diren blokeen bidezko programazioa erabiltzen dut (informazio gehiago Alexander Gabilondoren blogean topatu dezakezue). Horregatik Arduino kontrolatzeko Scratchen bertsioa (S4A) instalatzea egokiena zela iruditu zitzaidan.Betiko moduan Ubuntu 14.04 gainean egingo dut instalazioa baina badaude bertsioak ere Windows eta MACerako. Hona hemen programa instalatzeko eta Arduinorekin konektat...