Arduino S4A eta serboak
Behin arduino aurreko postetan azaldu moduan, martxan jarrita neukala, zerbait pixkat interesgarriago egitea proposatu nion nire buruari.
Horretarako zenbait elementu erosi nituen "trasteatzen hasteko". Alde batetik "kit" moduko bat, kable, konektore, LED diodo, potentziometro, protoboard bat, ... zeuzkana.
Bestalde 4 serbo edo motore berezi (motore hauek hiru sarrera dituzte, bi argindarrerako eta hirugarrena posizioa emateko).
Guztiaren balioa 20$ ingurukoa. Eskola batentzako nahiko gastu txikia esan genezakeena.
Ikasleekin egokiena komentatu bezala S4A erabiltzea zela uste nuen eta horrekin jarraituko dut momentuz (ez dakit noraino emango duen).
Froga honetan serbo bat arduinorekin konektatu eta programa sinple batekin serbo hori hiru posiziotan kokatuko dut (0, 90 eta 180 gradutan).
Lehenik eta behin serboa arduinorekin konektatu behar da. Horretarako protoboard konexio plaka erabiliko delarik. Plaka hauek oso baliagarriak dira konexioak egiteko, ezer soldatu gabe erabili baitaitezke.
Esan bezela serboak hiru kable ditu: laranja (posiziorako), marroia (negatiborako) eta gorria (positiborako). Laranja 8garren irteeran kokatuko dugu (S4Ak motorea kokatzeko ematen duen hiru aukeretako bat delako 7 eta 4rekin batera). Gorria 5V-tan eta beltza GND posizioan. Esan bezela konexioa garbiago egiteko protoboard tartean jarri dut. Hobeto ikus daiteke fritzing programarekin egindako eskema honetan.
Fritzing doakoa da eta ubunturen software-zentrotik instala daiteke. Horrelako eskemak marrazteko oso erraza eta baliagarria da.
Behin konexioa eginda gure arduinoa ordenagailuan konektatu eta S4A programa irekiko dugu. Aurreko postean erakutsi moduan konektatu bada automatikoki detektatuko digu, bestela azaldutako prozesua egin beharko da.
Programaren mugimendua atalean topatuko ditugu motorra mugitzeko aginduak. Nire kasuan teklatuen teklak sakatzean motorea mugitzeko saiakera egin dut.
Mugimendua egin eta gero itzali egin det motorea bestela bere horretan jarraitzen duelako kokatu nahian edo...
Hemen uzten dut bideo bat funtzionamendua ikusteko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: