Aurreko atalean instalatu dugun Arduino programak adibide bezala programa asko dakartza: Programa: Programa honek Arduinoak plakan duen LED argia piztu eta itzali egingo du segundu bateko tarteekin. Arduino programaren adibideetatik dago hartua. void setup() {  // LED_BUILTIN izendapena daukan pin-a irteera bezala konfiguratu.  pinMode(LED_BUILTIN, OUTPUT);}// Loop funtzioa begizta bat da. Programa behin eta berriz egongo da bueltaka funtzio honen barneanvoid loop() {  digitalWrite(LED_BUILTIN, HIGH);   // LED argia piztuko du (HIGH tentsio maila...


Proiektu txiki bat egiteko Arduino Uno izeneko plaka bat erosi genuen. Gure kasuan hurrengo hau, baina jatorrizko dendan eskuratzerik badago. Lehen pausua: plaka ordenagailura lotzea: Plaka ordenagailura lotu bezain laster, Windows-ek (nire kasuan Windows 7-k) zuzenean detektatzen eta beharrezko driverrak instalatzen ditu beheko irudian ageri den bezala: Bigarren pausua: SWa instalatzea: Plaka programatzen has gaitezen, lehendabizi Arduino programa jeitsi behar da jatorrizko web orritik. Behin behar bezala instalatuta, ondorengo itxura du programak: Bi gauza egiaztatu behar ditugu...


Kaixo mundua!

No profile photo Edozer | 2017-03-01 12:29


Baratzak martxan

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-06-05 10:43

Baratzen ureztatze sistemari azken ukituak ematen ari gara. Arduinoaren muntaketa txukundu eta programa fintzen ibili gara.Ponpadun sistemak nahiko ondo funtzionatu die ikasleei eta badaude ere ponparik gabe saiatzen dabiltzanak (PBLetan aniztasuna ere nabari da). Azken hauek, errele baten bidez atexka bat ireki eta isten dute ura pasatzen uzteko.Hurrengo astean azken aurkezpena egingo dute Agenda 21 taldekoen aurrean. Hemen uzten ditut azken argazki batzuk aurrerapenak ikus ditzazuen.


Bada hilabete gutxi gora behera (oporrak tarteko) Baratza 2.0 proiektua aurkeztu nizuela; ikasleekin arduino erabiltzeko (beste gauza batzuen artean) proiektua.Aste hauetan zehar proiektuaren diseinuaz gain Arduinorekin "jolasten" ibili gara. Momentuz esan daiteke esperientzia oso positiboa dela. Ikasleak gustora ibili dira eta proposatutako ariketak aurrera eraman dituzte. Arduino eta S4A martxan jarri dituzte eta gero serbomotorrekin lanean egon dira.Haien aurrerapenak azaltzeko talde bakoitzak blog bana ireki du eta hemen uzten dizkizuet estekak informazio gehiago nahi izanez gero.http:/...


Arduino ikasleekin

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-03-18 10:49

Azkeneko hiruilabetean DBH4ko ikasleekin Arduino erabiliko dugu egindako froga guztiak eta gero. Informatika eta teknologiako klaseak baliatuz proiektu bat eraman beharko dute aurrera: 2.0 Baratza.Oraindik bakarrik aurkezpena egin zaie eta horretarako PowToon erabili nuen, oso tresna interesgarria. Hemen uzten dut nik egindako aurkezpena eta proiektua aurrera doan heinean joango naiz kontatzen.http://www.powtoon.com/embed/d55p8wB6zZH/


Behin arduino aurreko postetan azaldu moduan, martxan jarrita neukala, zerbait pixkat interesgarriago egitea proposatu nion nire buruari.Horretarako zenbait elementu erosi nituen "trasteatzen hasteko". Alde batetik "kit" moduko bat, kable, konektore, LED diodo, potentziometro, protoboard bat, ... zeuzkana.Bestalde 4 serbo edo motore berezi (motore hauek hiru sarrera dituzte, bi argindarrerako eta hirugarrena posizioa emateko).Guztiaren balioa 20$ ingurukoa. Eskola batentzako nahiko gastu txikia esan genezakeena.Ikasleekin egokiena komentatu bezala S4A erabiltzea zela uste nuen eta horrekin ...


Ikasleekin Arduino erabiltzea lehenengo momentu batean behintzat pixka bat deserosoa izan daiteke. Programazio lengoai bat horrela aurkeztea agian ez da egokiena.Nire klaseetan CODE.org edo Scratchen agertzen diren blokeen bidezko programazioa erabiltzen dut (informazio gehiago Alexander Gabilondoren blogean topatu dezakezue). Horregatik Arduino kontrolatzeko Scratchen bertsioa (S4A) instalatzea egokiena zela iruditu zitzaidan.Betiko moduan Ubuntu 14.04 gainean egingo dut instalazioa baina badaude bertsioak ere Windows eta MACerako. Hona hemen programa instalatzeko eta Arduinorekin konektat...


Arduino

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-01-31 08:02

Azken aldian nire buruan neukan Arduino bat erosi eta zenbait froga egitea aurrerago klasean horren inguruan zerbait egiteko.Zenbait gomendio entzun eta gero funduino Mega 2560 erostea erabaki nuen (13$en truke). Ez da Arduino originala baina omen klon on bat dela eta guztiz konpatiblea arduino programekin.Etxean Ubuntu 14.04ren gainean egiten dut lan eta zenbait arazotxo eta gero lortu nuen martxan jartzea.Hona hemen lehenengo pausoak:Ubunturen software zentrotik Arduino IDEa programa jeitsi 2. Plaka USBan konektatu eta programa abiarazi. Programa abiaraztean beheko leihoa ikusiko dugu:3. ...


Azken iruzkinak