Arduinorekin aurrera goaz

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-04-25 06:07

Bada hilabete gutxi gora behera (oporrak tarteko) Baratza 2.0 proiektua aurkeztu nizuela; ikasleekin arduino erabiltzeko (beste gauza batzuen artean) proiektua.
Aste hauetan zehar proiektuaren diseinuaz gain Arduinorekin "jolasten" ibili gara. Momentuz esan daiteke esperientzia oso positiboa dela. Ikasleak gustora ibili dira eta proposatutako ariketak aurrera eraman dituzte. Arduino eta S4A martxan jarri dituzte eta gero serbomotorrekin lanean egon dira.



Haien aurrerapenak azaltzeko talde bakoitzak blog bana ireki du eta hemen uzten dizkizuet estekak informazio gehiago nahi izanez gero.

Bestalde, lana zentralizatu eta partekatzeko Moodle erabiltzen ari gara. Forma ematen bukatzean moodle kurtsoetan gehituko dut.


Utzi iruzkina: