Azken urteotan ia ikastetxe guztietan darabilgkigun plataforma da moodle. Gaur bere hirugarren bertsioa kaleratu dute.Moodle.org en argitaratu dutenez ez dakar aldaketa radikalik baina bai hobekuntza mordo bat. Agian ez da eskola batean inplantatzeko bertsiorik egokiena normalean bertsio berriak "pulitu" gabe egoten direlako baina saltseatzen hasteko instalatzea ez legoke gaizki.Behean uzten dudan bideoan ikus ditzakezue aldaketa nagusienak.[youtube https://www.youtube.com/watch?v=KsX-czBEy4w?list=PLxcO_MFWQBDfJWBOxTHhqvp5mTHG5giAX]Ikusitakoaren arabera ez dira aldaketa sakonak baina ematen...


Azken aldian PBL siglak asko entzuten dira hezkuntzaren munduan. PBL (Problem based learning) metodologia, ikasle talde bati arazo bat planteatzean, eta arazo hori autonomiaz (irakaslearen laguntzarekin) konpontzean datza oro har esanda.Askotan, arazoa proiektu hauek ebaluatzea izaten da. Errubrikak horretarako oso baliagarriak diren arren, taldekideen arteko ebaluaketa bat egitea (koebaluaketa deritzona) oso interesgarria izan daiteke.Talde lanak moodleren bitartez ebalua daitezke beste edozein lan ebaluatzen den moduan. Baina gaurko honetan talde lana, taldekideen artean ebaluatzeko tresn...


Geogebra matematikako funtzioak eta azalpen grafikoak emateko programa oso baliagarria da. Gainera ariketak eta jarderak plantea daitezke ikasleek egin ditzaten.Matematikako irakasleak asko erabiltzen zuen eta moodleko plugina instalatzea erabaki nuen. Horrela ikasleek egindako ariketak bertan erregistratu eta kalifikatu daitezke. Jeitsi eta bidali behar izan gabe.Bide batez, nik ere marrazketa teknikoko ikasgaian gehitu ditut.Gure moodleko administrariak baldin bagara oso erraza da plugin bat instalatzea. Moodle pluginsetik (https://moodle.org/plugins/) nahi duguna aukeratu (kontuan hartu ...


Bada hilabete gutxi gora behera (oporrak tarteko) Baratza 2.0 proiektua aurkeztu nizuela; ikasleekin arduino erabiltzeko (beste gauza batzuen artean) proiektua.Aste hauetan zehar proiektuaren diseinuaz gain Arduinorekin "jolasten" ibili gara. Momentuz esan daiteke esperientzia oso positiboa dela. Ikasleak gustora ibili dira eta proposatutako ariketak aurrera eraman dituzte. Arduino eta S4A martxan jarri dituzte eta gero serbomotorrekin lanean egon dira.Haien aurrerapenak azaltzeko talde bakoitzak blog bana ireki du eta hemen uzten dizkizuet estekak informazio gehiago nahi izanez gero.http:/...


Azken urte honetan nire ebaluaketa sistema hobetzen saiatu naiz. Horretarako errubrikak erabili ditut.  Baina, zer dira errubrikak? Wikipediaren arabera (gazteleraz zegoen eta euskaratu dut):Errubrika, elkarrekin erlazionatutako kriterio eta estandar multzo bat da jarduera edo zeregin bat ebaluatzea helburu duena. Kalifikazio objektiboak egiteko tresna da. Errubrikek ebaluazioa, kriterio zehatzen arabera estandarizatzea ahalbidetzen dute, honela ebaluazioa sinpleagoa eta gardenagoa eginez. Nahiz eta guztiz objektiboa izatea ezinezkoa den sistema ona iruditzen zait hori lortzeko. Bestalde ik...


Moodleko kurtsoak

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-01-28 16:10

Beti ibiltzen naiz Moodlerako kurtsoak etab. euskaraz aurkitu nahian.Azken urteotan bildu eta sortutako materiala bertan zintzilikatzea pentsatu dut.Horretarako orri bat sortu dut, behean klikatuz aurkituko duzue.Moodleko kurtsoakSaiatuko naiz gero eta kurtso gehiago igotzen eta eguneratuak mantentzen.Zuen kurtsoak helarazi nahi badizkidazue nire korreora bidal ditzakezue eta blogean zintzilikatuko ditut.


Atzo Euskaltegitik deitu zidaten...iadanik ikasturte berria martxan dagoela esateko.Ikasbil orrian sartuta Ikasten lotura klikatu behar da hasteko. (Edo zuzen-zuzen Ikasten orritik sartzen ) Aurten sistema berri bat prestatu dute etxetik edo lantokitik ikasten dutenentzako. Moodle plataforman oinarrituta dago sistema berri hau. Egun ez dugu behar CD-Rom bat  eta programatxo bat instalatzea ordenagailuan kurtsoa aurrera eramateko. Orain dena interneten bidez egiten da. Beraz sarean egon behar duzu, baina horrela edozein ordenagailu mota erabil dezakezu edota edozein sistema erabilgarria...


Azken iruzkinak