Moodlen Geogebraren plugina
Geogebra matematikako funtzioak eta azalpen grafikoak emateko programa oso baliagarria da. Gainera ariketak eta jarderak plantea daitezke ikasleek egin ditzaten.
Matematikako irakasleak asko erabiltzen zuen eta moodleko plugina instalatzea erabaki nuen. Horrela ikasleek egindako ariketak bertan erregistratu eta kalifikatu daitezke. Jeitsi eta bidali behar izan gabe.
Bide batez, nik ere marrazketa teknikoko ikasgaian gehitu ditut.
Gure moodleko administrariak baldin bagara oso erraza da plugin bat instalatzea. Moodle pluginsetik (https://moodle.org/plugins/) nahi duguna aukeratu (kontuan hartu behar dugu hori bai, gure moodle bertsiorako egokia den) eta ordenagailura jeitsi behar dugu.
Gero moodlen honako pausoak jarraitu behar ditugu:
1.Gunearen kudeaketan- Pluginak atalean: install ad-ons klikatu:
2. Hurrengo formularioan plugin mota (jarduera kasu honetan), fitxategia (lehen jeitsi duguna) eta arriskuak onartzen ditugula (garrantzitsua da horrelako instalazioak burutu aurretik gure moodlearen kopia bat edukitzea) klikatu behar dugu. Azkenik Install add-on from zip file.
3. Behin fitxategia igo eta gero balidatu egoingo du eta klikatu beharko dugu "Install add-on"
4. Instalatzen den bitartean denbora bat har dezake... Gero honako pantailan eguneratu klikatuko dugu:
5. Ondo egin dugula esan eta aurrera klikatuko dugu
Behin Plugina instalatuta daukagula gure kurtsotan geogebrako edozein ariketa gehitu dezakegu. Horretarako, honako pausoak jarraituz oso erraza da:
1. Gehitu jarduera edo baliabidea
2. Geogebra aukeratzen dugu.
3. Edozein beste ariketa bezela bete behar ditugu datuak. Aldatzen den atala da Geogebra settings. Bertan geogebrarekin sortutako fitxategia igoko dugu eta zenbait portaera definituko ditugu.
4. Dena gorde eta badaukagu gure ariketa prest. Ikasleek egindakoa erregistratua geratuko da.
Laister moodleko kurtsoetan marrazketa teknikokoa igoko dut geogebraren adibide praktikoekin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: