Geogebra tube

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-05-27 12:41

Azken aldian geogebrarekin burrukatzen ibili naiz webean txertatzeko (moodleko pluginarekin ere). Askotan ikasleek arazoak edukitzen zituzten javaren pluginarekin. Gainera ematen du laister chromek ez duela javarako sostengua emango.Alternatibak bilatu nahian, geogebratube aurkitu nuen: http://tube.geogebra.org/. Bertan adibide pila bat topatu daitezke eta dirudienez dena html5ean dago garatua konpatibilitate arazoak ekidinez.Ez dut gehiegi erabili baina denbora daukadanean gehiago aztertu eta luzeago idatziko dut honi buruz.


Geogebra matematikako funtzioak eta azalpen grafikoak emateko programa oso baliagarria da. Gainera ariketak eta jarderak plantea daitezke ikasleek egin ditzaten.Matematikako irakasleak asko erabiltzen zuen eta moodleko plugina instalatzea erabaki nuen. Horrela ikasleek egindako ariketak bertan erregistratu eta kalifikatu daitezke. Jeitsi eta bidali behar izan gabe.Bide batez, nik ere marrazketa teknikoko ikasgaian gehitu ditut.Gure moodleko administrariak baldin bagara oso erraza da plugin bat instalatzea. Moodle pluginsetik (https://moodle.org/plugins/) nahi duguna aukeratu (kontuan hartu ...


Azken iruzkinak