Lehen pausuak Arduino Uno-rekin
Proiektu txiki bat egiteko Arduino Uno izeneko plaka bat erosi genuen. Gure kasuan hurrengo hau, baina jatorrizko dendan eskuratzerik badago.
Lehen pausua: plaka ordenagailura lotzea:
Plaka ordenagailura lotu bezain laster, Windows-ek (nire kasuan Windows 7-k) zuzenean detektatzen eta beharrezko driverrak instalatzen ditu beheko irudian ageri den bezala:
Bigarren pausua: SWa instalatzea:
Plaka programatzen has gaitezen, lehendabizi Arduino programa jeitsi behar da jatorrizko web orritik.
Behin behar bezala instalatuta, ondorengo itxura du programak:
Bi gauza egiaztatu behar ditugu (nahiz eta programak automatikoki egiten dituen):
1.- Programak arduinoa detektatzen duela egiaztatu.
Horretararako menuaren bidez Tresnak-->Ataka atalera jo behar dugu eta bertan atakaren batean arduinoa detektatzen duela egiaztatu.
OHARRA: Bakoitzaren ataka desberdina izan daiteke. Ez du irudikoaren zenbaki bera izan beharrik.
2.- Gure plaka ondo ezagutu duela egiaztatu.
Hau egiaztatzeko, menuaren bidez Tresnak-->Plaka atalera jo behar dugu eta bertan gure arduino mota aukeratuta dagoela egiaztatu. Ez balego, aukeratu egokia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: