Nire lehen programa Arduinoarentzako

No profile photo Edozer | 2017-03-07 22:24
1

Aurreko atalean instalatu dugun Arduino programak adibide bezala programa asko dakartza:

Programa:

Programa honek Arduinoak plakan duen LED argia piztu eta itzali egingo du segundu bateko tarteekin.

Arduino programaren adibideetatik dago hartua.

void setup() {
  // LED_BUILTIN izendapena daukan pin-a irteera bezala konfiguratu.
  pinMode(LED_BUILTIN, OUTPUT);
}

// Loop funtzioa begizta bat da. Programa behin eta berriz egongo da bueltaka funtzio honen barnean
void loop() {
  digitalWrite(LED_BUILTIN, HIGH);   // LED argia piztuko du (HIGH tentsio maila altua da)
  delay(1000);                       // segundu bat itxaron
  digitalWrite(LED_BUILTIN, LOW);    // LED argia itzali (LOW-k tentsiorik ez bidaltzea esan nahi du)
  delay(1000);                       // segundu bat itxaron
}

Ondoren egiaztatu egingo dugu programa Egiaztatu (konpilatu) botoiaren bidez:

Emaitzetan (programaren azpikaldean) akatsik ez badigu adierazten, aurrera jarraituko dugu:

Orain programa bera kargatu egingo dugu plakan Kargatu botoiaren bidez:

Ondo kargatu dela egiaztatuko dugu ondoren:

Azkenik, hona hemen emaitza:


Utzi iruzkina: