inigoiktblog

Opor luze (eta ustez merezitako) batzuen ostean blogari berriro heltzeko momentua iritsi da.Kurtsoa aldaketa dexenterik datorkit: lan aldaketa, eta hezkuntza kontzertatutik publikorako saltoa. Gainera ordenagailua konpontzen eduki dut azken 2 hilabetetan. Honek guztiak kurtso hasiera mugitu xamarra ekarri dit eta orain arte blogerako astirik ez izatea.Hala ere indarberrituta eta gogoekin ekingo diot kurtso honetan ere IKT eta hezkuntza inguruan datozkidan gaiak jorratzera.


Ubuntu eta googleren tresnak erabiltzen dugunon artean askotan faltan botatzen dugu Windowsen aspaldi existitzen den Google Driven bezeroa. Hau da, gure ordenagailuko karpeta batean Driven dugun informazioa sinkronizatzen duen programa.Linuxerako Googlek aspaldi esan zuen arren bertsio bat aterako zuela, ematen du gero eta urrunago dagoela aukera hori. Badaude zenbait aplikazio hori lortzen dutenak. Ezagunenak insync (nire ustez oso ondo funtzionatzen duena baina pagatu egin behar dena) eta Grive (ez dena hain erreza erabiltzen eta azkenaldian aurrerakuntza handirik eduki ez duena) dira. Bi...


Baratzak martxan

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-06-05 10:43

Baratzen ureztatze sistemari azken ukituak ematen ari gara. Arduinoaren muntaketa txukundu eta programa fintzen ibili gara.Ponpadun sistemak nahiko ondo funtzionatu die ikasleei eta badaude ere ponparik gabe saiatzen dabiltzanak (PBLetan aniztasuna ere nabari da). Azken hauek, errele baten bidez atexka bat ireki eta isten dute ura pasatzen uzteko.Hurrengo astean azken aurkezpena egingo dute Agenda 21 taldekoen aurrean. Hemen uzten ditut azken argazki batzuk aurrerapenak ikus ditzazuen.


Azken aldian PBL siglak asko entzuten dira hezkuntzaren munduan. PBL (Problem based learning) metodologia, ikasle talde bati arazo bat planteatzean, eta arazo hori autonomiaz (irakaslearen laguntzarekin) konpontzean datza oro har esanda.Askotan, arazoa proiektu hauek ebaluatzea izaten da. Errubrikak horretarako oso baliagarriak diren arren, taldekideen arteko ebaluaketa bat egitea (koebaluaketa deritzona) oso interesgarria izan daiteke.Talde lanak moodleren bitartez ebalua daitezke beste edozein lan ebaluatzen den moduan. Baina gaurko honetan talde lana, taldekideen artean ebaluatzeko tresn...


Geogebra tube

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-05-27 12:41

Azken aldian geogebrarekin burrukatzen ibili naiz webean txertatzeko (moodleko pluginarekin ere). Askotan ikasleek arazoak edukitzen zituzten javaren pluginarekin. Gainera ematen du laister chromek ez duela javarako sostengua emango.Alternatibak bilatu nahian, geogebratube aurkitu nuen: http://tube.geogebra.org/. Bertan adibide pila bat topatu daitezke eta dirudienez dena html5ean dago garatua konpatibilitate arazoak ekidinez.Ez dut gehiegi erabili baina denbora daukadanean gehiago aztertu eta luzeago idatziko dut honi buruz.


Geogebra matematikako funtzioak eta azalpen grafikoak emateko programa oso baliagarria da. Gainera ariketak eta jarderak plantea daitezke ikasleek egin ditzaten.Matematikako irakasleak asko erabiltzen zuen eta moodleko plugina instalatzea erabaki nuen. Horrela ikasleek egindako ariketak bertan erregistratu eta kalifikatu daitezke. Jeitsi eta bidali behar izan gabe.Bide batez, nik ere marrazketa teknikoko ikasgaian gehitu ditut.Gure moodleko administrariak baldin bagara oso erraza da plugin bat instalatzea. Moodle pluginsetik (https://moodle.org/plugins/) nahi duguna aukeratu (kontuan hartu ...


Bada hilabete gutxi gora behera (oporrak tarteko) Baratza 2.0 proiektua aurkeztu nizuela; ikasleekin arduino erabiltzeko (beste gauza batzuen artean) proiektua.Aste hauetan zehar proiektuaren diseinuaz gain Arduinorekin "jolasten" ibili gara. Momentuz esan daiteke esperientzia oso positiboa dela. Ikasleak gustora ibili dira eta proposatutako ariketak aurrera eraman dituzte. Arduino eta S4A martxan jarri dituzte eta gero serbomotorrekin lanean egon dira.Haien aurrerapenak azaltzeko talde bakoitzak blog bana ireki du eta hemen uzten dizkizuet estekak informazio gehiago nahi izanez gero.http:/...


Oporretatik bueltan berriro ere martxan jarri gara.Hurrengo bi hilabeteetan zehar KE eskolak aukera programaren barruan antolatutako "Hezkuntzako ikasketa eta teknologian aditua" ikastaroa egiten ibiliko naiz.Hurrengo sarreretan ikasitakoaren berri emango dut blogaren bitartez.


Lehengo astan Euskadi Irratiko abildua saiorako elkarrizketa egin zidaten. Hemen uzten dizuet: http://www.eitb.eus/eu/get/multimedia/embed/id/3065800/tipo/audio/


Arduino ikasleekin

twitter: gebara99 inigoiktblog | 2015-03-18 10:49

Azkeneko hiruilabetean DBH4ko ikasleekin Arduino erabiliko dugu egindako froga guztiak eta gero. Informatika eta teknologiako klaseak baliatuz proiektu bat eraman beharko dute aurrera: 2.0 Baratza.Oraindik bakarrik aurkezpena egin zaie eta horretarako PowToon erabili nuen, oso tresna interesgarria. Hemen uzten dut nik egindako aurkezpena eta proiektua aurrera doan heinean joango naiz kontatzen.http://www.powtoon.com/embed/d55p8wB6zZH/