SAKANAK AHTri BAI EDO EZ? (sinadura bilketa Sakanan)

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2011-02-25 18:23

Gaur egun herri honetan daukagun egoera sozio-ekonomikoa kontutan hartuz gero, krisia, langabezia, ezberdintasun sozialen areagotzea, e.a,  beharrezkoa iruditzen zaigu Abiadura Handiko Trenaren (AHT) makro-azpiegiturari buruz dugun des-informazioari aurre egitea eta txikizio honi buruz ditugun informazio eta xehetasunak gure bizilagunei zabaltzea.

Heldu den ekainean berean hastekoak dira Castejón eta Villafranca arteko AHTren lanak eta Iruñea eta Gasteizko gobernuen artean sinaturiko hitzarmena dela medio (nafar korridorea eta euskal Y grekoaren arteko lotura Sakanatik gauzatuz) gure ingurumena, gure ongizatea, gure osasuna eta gure poltsikoak, oraindik posible bada, gehiago xahutuko dituen makro-proiektu tentel honi hasiera emanen diote Nafarroan, frenoa jartzen ez badiogu behintzat.

Eta horretarako, gaur egungo borroka sozialak datozkigu gogora, eta iragan otsailaren 16an Tariq Ali pakistandarrak Iruñean esan bezala, egiptiarrak edo tunisiarrak eredutzat hartuz, masa-sozialen boterea dugu gaur gaurkoz datozkigun injustiziak geldiarazteko bide bakar.

2011-1-11 040

Zoritxarrez, gaizki deituriko “Ongizatearen Gizarte” eroso honetan, aldez aurretik ematen dugu galdurik gudua eta ezer egiterik ez bagenu bezala isatsa hankartean gorde eta norberaren betebeharretan murgiltzen gara. Bada, AHT Gelditu! Elkarlanak zuen konpromisoa eskatzen du, AHTren inposaketari ezetz! esateko eta benetako eztabaida sozial baten alde jarduteko.

Honenbestez, helburu zuzena eta jakina duen sinadura bilketa kanpaina bati ekin berri diogu, alegia, komunikabideetan agertzen ez den benetako oposizioa badagoela adierazteko eta zuzenki kaltetuak diren eskualdeetako udaletan herriaren hitza aditzera emateko eta, zergatik ez, Nafarroako Parlamentuan herriak azpiegitura honi dion oposaketa aurkezteko.

Hau guzia dela medio, egun hauetan, gure herrietan egin ditugun eta eginen ditugun sinadura bilketa kanpainetara gerturatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu sakandarroi, benetako ongizatearen gizartea posible baita.... AHTrik gabe.

XABIER LOYARTE GARMENDIA
Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana

IMG_0127

Eskutitza Guaixe aldizkaritik hartu dugu.

Todas las fotos de la campaña de recogida de firmas en favor de la apertura de un verdadero debate social en torno al Tren de Alta Velocidad, las puedes ver en la pagina web http://ahtgelditu.blogspot.com/.


Utzi iruzkina: