Wavegarden, edo Aizarnazabaleko kosta
Telebista
edo interneta bisitatzen duen orok (surflari izan edo ez), azken aldian
izan du Aizarnazabal aldean sartu den itsasaldi baten berri.
Itsaskirria ez da ordea Irlanda inguruan ibili ohi diren borrasketako
iñork sortua, lagunok, gizakiak sortu eta saldu ditu oraingoan uhinak
(oraingoz saldu hobeto, sortu baino).
Aspalditk
zebilen inguruotan, olatu artifizial bat egiten ari zirenaren
zurrumurrua. Batzuk zioten Getarian frogatua zutela “pitxipro*”
batzuekin, beste batzuk sorbalda ingurura gerturatzen zen garaierako
olatua zela, … Zalantzak baztertuz (edo gehituz), orain gutxi aurkeztu
zuten proiektua komunikabideetan, eta nire iritziz, egin duten
marketing-aren kalitateak mila buelta eman dizkio sortutako olatuari.
Publizitate ona, produktu kaxkarra. Publizitate landua, produktu oso
landua, baina nire ustez, agintzen dituzten espektatiba potoloentzako ez
nahikoa.
Egin
dutenen hitzetan, aurkeztu dutena maketa bat da soilik, egin
dezaketenarekin konparatuta, hutsa. Irudietan olatu perfektua ageri da,
baina txikia, teknikoa eta indar gehiegirik gabea. Surflari onak ikus
ditzakegu aurkezpen bideoan gora eta behera, baina hauek etxeko
bainuointzian ere surf egingo luketeela jakinda, olatutxo horrek
surflari arruntarentzat interes gutxi duelakoan nago. Gainera, egin
duten marketing ona euren aurka joan daitekeela pentsatzen dut,
kristoren produktua saldu ostean, olatu “txustarrero” hori erakutsita,
sentsazio kaxkarrarekin geratzen baita bat.
500.000
euroko dirulaguntza jaso du proiektuak. Turismoa bultzatzen lagunduko
omen du olatutxoak, eta lanpostuak sortu. Egun bizitzen ari garen
ekonomi egoera grisarekin, 500.000 euro horiek inbertitzeko aukera
hobeak daudelakoan nago, ... baina beno, hori beste kontu bat da.
Optimismoa
bizkarrean hartuta, 500.000 euro horiek egunen batean olatu
itxurazkoago bat egiten lagunduko dutenaren ideia datorkit burura, baina
aldi berean beste galdera bat ere sortzeen zait: zertarako olatu
artifizial bat???
Niretzat,
surfa berezia egiten duena horixe da, ez dagoela beti hor. Lanegun
estresatuaren ostean, hondartzara joan zaitezke korrika, azken orduko
saiotxo batean pentsatzen, baina bertara iritsi eta olaturik ez dagoela
ohartzean amorratuko zara. Baina hurrengo saiakeran ez bada, hurrengoan
izango da, eta iristean, izugarri gozatuko duzu irristaldi hori. Horrek
egiten du berezia, bestela frontoi edo igerilekura joatea bezalaxe
izango litzateke.
Askok
diote olatu artifizial horrekin egunero surf egiteko aukera izango
dutela, eta bizkarkako bira erradikalak hobetzeko aparteko lekua
litzatekeela, eta negu luzean argi batzuekin jarduteko ere bai…
Oso
osorik zuentzat lagunok, nik behintzat nahiago dut eta olaturik ez
dagoen egunetan lehorreko beste milla konturekin gozatzen jardun.
Izan ondo!
* Pitxipro: euskal surflari onenei deitzeko, surflari arruntok erabiltzen dugun hitza.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: