Kategoria: nerabezaroa
Garai korapilatsua, ekaitz giroa buruan,... ai! baina nork ez lituzke garai haiek hartuko! Durangon oraindik Liburu eta diska azokak utzitako lorratzen harira, Nicolas Zimarro Abadiñarrak idatzitako liburuaren erreseña heldu zait eskuetara: ¿Porqué lloran las niñas? ongizate gizarte honetan, ondasun materialei jagokonez guztia duten nerabeek bizi dituzten barne prozesuak aztertu ditu liburuan autoreak. Agian interesgarria izango delakoan...
Esan beharrik ez dago bizitzan garai kritiko ugari dagoela. Nire bizialdia labur xamarra dela eta gutxi bizi izan ditut, 'gutxi' hitza erabiltzerik ere baldin badago. Iaz, ingelerako klase batean adinik onena eta txarrena zein ziren eztabaidatzea tokatu zitzaigun... gelako gehienek haiek zuten adina onena zela pentsatu zuten, 17 urte, hori zen haien aburuz dudarik gabe garairik onena, eta txarrena... ba zahar eta ximurtuak gauden momentua, noski. Astakeria iruditu zitzaidan egia esan, bai, astakeria galanta. Gure adina onena? Zahartzaroa txarrena? Bale, zahartzaroaz agian ezin dezaket ezer ...
IGZ (Irakaskuntzarako Gaitasun Ziurtagiria) ikasten ari naiz, euskaraz. Egunen batetan, ikastetxe publiko batean irakasle izango naiz (Iupi!). Talde lan batentzako komiki bat egingo dugu. Nerabezaroen psikologiari buruzko lana da. Asko gustatzen zait gaia, nerazebarotasuna bizitzaren arorik flipanteena dela uste dudalako, distiratsuena eta nazkagarriena, biziena eta suizidena... Komikia kutre xamarra da, baina aizue, oso denbora gutxian eginda dago, eta, honetan bai, inportantea kontzeptua da. Hona hemen kanpoan gelditu den zirriborro bat: