Ekairen erailketa

twitter: _davidhernandez Hitza hitz | 2018-02-16 00:21
1

_davidhernandez 1518737498861

16 urteko nerabe bat erail dute Euskal Herrian. Suizidio bat izan zela kontatzen da. Baina egia baieztapen horretatik oso urrun dago. Gure gizarte intolerantea hil du. Ele gaiztoak, begirada txarrak eta kolpeak hil dute. Erasotzaileak dira erruki. Bullyinga hil du Ekai gazte ondarrutarra. Bere buruak ezin izan du egunero sufritzen zituen erasoak jasatzen jarraitu eta mundu gaizto honetatik ihes egitea erabaki du.

Azken urteetan, LGTBI eskubideetan aurrerapauso erraldoiak eman ditugu. Hala ere, ez dira nahikoak. PPk gai hontan ordezko legea aurkeztu zuen pasadan asteazkenean, non transexualitatea gaixotasuntzat hartzen du. Aldi berean, ‘Genero, Sexua eta Hezkuntza I Kongresu Internazionala’ Estatu Espainiarran indarrean dauden LGBTI lege guztiak ez beteko dituztela harro eusten du eta Hazte Oír elkarteak autobus transfoboa inolako zigorrik gabe paseatzen du.

LGTBI kolektibo barruan, transexualak kaltetuenak dira. Ez ulertuak, isilduak, ezkutuak eta ez onartuak. Askotan, gizataldeko baita beste kideen partez. Heziketa aldetik lan gogorra egin behar da oraindik. Ezin dugu gorrotoa sustatzen jarraitu. Maitasunean, errespetuan eta tolerantzian hezitu behar dugu. Gure esku dago belaunaldi berriak aiherkunde bidea jarraitzea edo mundu maitekor bat sortzea. Zenbat Ekai behar ditugu kontzientzatu arte?


Utzi iruzkina: