Espektakulua ezin da gelditu
Gidoilariak greban jarri dira Amerikako Estatu Batuetan eta horrek bertako espektakulu ekintza guztiak bertan behera geratzeko zorian dago. Pentsa dezakegu ozeanoaren bestalde gertatzen dena ez digula guri afektatuko, baina are gutxiago, bertan arrakasta duten hainbat telesail eta pelikula atzeratu edo kantzelatu daitezke, eta ez dira gutxi. Telesailak kontuan hartzen baditugu, CSI, Heroes, Scrub, House, Prison Break, Lost, Dexter…(aurretik grabaturiko telesailen kapituluak eskuarekin kontatu daitezke, artikulua ikusi) adibide txiki batzuk baino ez dira, eta hauek gure pantailatara heltzeko hileak baino ez dira falta. Berton telebista kateak urduri zamar daude, beraien audientzia irabaziaren parte handi bat gal dezaketelako.
Baina zergatik joan dira grebara gidoilariak? Argi dago, beraien irabaziak ez direlako nahi bezalakoak. Teknologia berrietatik lortutako irabaziak (interneteko deskargak, DVDak, Ipopak…) ez baitzaizkie heltzen eta diru honekin konpainia handiak geratzen dira. Beraz, beraien eskaerak logikotzat hartu daitezke, beraien gidoiekin lortutako diru guztiaren parte bat beraiei heldu beharra dago. Egoera honek kolokan jartzen du Amerikako telebisten programazioaren zati bat (gaueko programak bertan behera utzi dituzte), baina hori gure estatuan ezin litzateke gertatu, hemen ez baitago gidoilarien sindikatu handi bat eta beraz beraien eskakizunak ez dira entzuten. Beti bezala Estatu Batuetan gertatzen denarekin 20 urteko atzerapena dugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: