Desastre bat gara eta harro gaude! Misfits

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2012-07-23 22:08
1

Maiatzaren 14a! Egun hartatik ez dut blog honetan ezertxo ere argitaratu, denbora gehiegi… Hori ordea, ez da beti seinale txarra izaten. Azkenaldian oso entretenituta ibili bait naiz eta besteak beste, gaurkoan The Indezents honetan azaltzen dizuedan telesail hau izan da nire ausentzia blogariaren arrazoietako bat.

Misfits izena du eta Britainia Handiko Channel 4 katearen eskutik ikusi zuen argia. Bertan bost gazteren gorabeherak kontatzen zaizkigu baina ahaztu orain arte ikusi duzuen guztia Misfits erabat ezberdina baita.

Azkenaldian ikusten dudan hirugarren telesail britainiarra da eta egia esan, ikaragarri gustatu zaikit hirurak. Beste biak, Sherlock eta Black Mirror (haue ere Channel 4en eskutik) izan dira eta Misfitsek bezalaxe, zerbait ezberdina dute. Telesail amerikarrak ikustera ohitu gara, non guztia ideala den, idilikoa, pertsonaiek beti zuzen hitz egiten duten eta ez diren sekula ere nahasten.

Misfits guztiz kontrakoa da. Pertsonaiak desastre puta bat dira, hanka sartzen dute (etengabe), ahultasunak dituzte, bulkadek mugitzen dituzte eta sekula ez dute entzun ere egin politikoki zuzena izatearen rollo hori.

Bost gazte hauek Community Payback delakoa egiten ari dira kinki puta batzuk direlako, drogatu egiten direlako, diskoteka batean norbaitekin borrokatu direlako edo etxe bat erretzen saiatu direlako. Gizartetik kanpo bizi dira eta une batzuetan soziopata hutsak direla ere pentsatu daiteke. Hala ere, bigarren atalerako maitagarriak irudituko zaizkizu.

Gainean dutena gutxi balitz, ekaitz bitxi batek sortutako tximista batek joko ditu eta bakoitzak botere berezi bat eskuratuko du. Ahaztu ordea Heroes hemen botereak, gazte hauek bezelakoxeak baitira, kontrolgabeak, alferrikakoak, zerriak eta gehienbat… makarrak horixe baita telesail honen izpiritua.

Lehen denboraldiko seigarren ataldeko zati batekin uzten zaituztet une antologiko bat iruditzen zaidalako, bihotzetik ateratako aldarrikapen bat, nonbait eta leku guztietan bizi den gazteria baten ohiua. Nola ez, aldi berean maitatu eta akabatu nahi duzun Nathan Young pertsonaia handiaren ahotan.

Discurso de Nathan en la azotea from indezent on Vimeo.

Eta hau gutxi balitz, The Raptureren temazo honekin hasten da!

indezent

indezent 2012-07-23 23:24 #1

Hori bai, ez ikusi 2. denboraldiko azken aurreko ataletik aurrera aho zapore onarekin geratu nahi baduzue... Zergaitik ez dute ikasiko telesailak behar denean amaitzen...


Utzi iruzkina: