Maiatzaren 14a! Egun hartatik ez dut blog honetan ezertxo ere argitaratu, denbora gehiegi… Hori ordea, ez da beti seinale txarra izaten. Azkenaldian oso entretenituta ibili bait naiz eta besteak beste, gaurkoan The Indezents honetan azaltzen dizuedan telesail hau izan da nire ausentzia blogariaren arrazoietako bat. Misfits izena du eta Britainia Handiko Channel 4 katearen eskutik ikusi zuen argia. Bertan bost gazteren gorabeherak kontatzen zaizkigu baina ahaztu orain arte ikusi duzuen guztia Misfits erabat ezberdina baita. Azkenaldian ikusten dudan hirugarren telesail britainiarra da eta...