Zertan aritu naizen azken urtean: GCC (Goierri Creation City)
Azken urtean blog honetatik hurrun mantendu nauten bi arrazoi naguasiak (nire bekatu kapital kuttuna den nagikeriaz gain), lana eta Jazpana! izan dira.
Jazpanak orokorrean eta lanak, proiektu konkretu batzuen haritik. Nire lehen lan urtean, irratian brasa ematen aritzeaz gain, Goierri Telebistarako saio bat gauzatzen ibili nintzen eta egia esan, ederki apsa nuen. Nire Herria izena zuen eta bertan, Goierriko 18 herriak ezagutzeko aukera izan genuen herritar gazte baten eskutik (azkenen 16 izan ziren, Olaberria eta Mutiloa egin gabe gertau ziren, ekingo diegu egunen batean…).
Goierriko herriekin amaitzean, beste saio batekin hasteko ordua iritsi zen eta GCC saioa otu zitzaigun (Goierri Creation City). Bertan, Goierriko artista gazte ezberdinek beraien lan eta bizitzaz hitz egiten digute. Egia esan, oso aberasgarriak izaten ari dira elkarrizketak eta ume bat bezala pasatzen ari naiz protagonistak elkarrizketatzen eta saioak montatzen (hein handi batean Nagoreri esker, luxu bat da horrelako kameralari batekin lan egitea).
Orain arte zerbitzari pribatu batera igotzen zituen saioak Goierri Telebistak baina gaurtik aurrerakoak, vimeo.com web-gunean hartuko dute ostatu. Azken GCCa blogean integratzeko aukera suertatu zait bederatzigarren lan honekin beraz. Hementxe duzue Garbiñe Irizar argazkilari beasaindarrari eskainitakoa:
GCC: Garbiñe from GITB on Vimeo.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: