Kategoria: goierri_telebista
Post hau idazteko azken urteetan lantzen ari naizen idea agertzen den beste post baten bila hasi naiz berriz ere, berdina ez errepikatu behar izateko. Nire harridurarako ordea, idea bera idatziz sekula jarri ez dudala konturatu naiz… (sinestu ere ezin dut egin oraindik…). Orokorrean, ideia hau egiten dudan guztian presente dagoela pentsatzea gustatzen zait; irratian, Jazpana! Jaialdiaren atzean ere filosofia hau dago eta nola ez, baita blog honetan ere. Berriz ere berdina ez gertatzeko, gaur hitzetan jarriko dut. Euskara-zalea naiz, nire hizkuntza da eta maite dut. Ondorioz, euskararen su...
Azken urtean blog honetatik hurrun mantendu nauten bi arrazoi naguasiak (nire bekatu kapital kuttuna den nagikeriaz gain), lana eta Jazpana! izan dira. Jazpanak orokorrean eta lanak, proiektu konkretu batzuen haritik. Nire lehen lan urtean, irratian brasa ematen aritzeaz gain, Goierri Telebistarako saio bat gauzatzen ibili nintzen eta egia esan, ederki apsa nuen. Nire Herria izena zuen eta bertan, Goierriko 18 herriak ezagutzeko aukera izan genuen herritar gazte baten eskutik (azkenen 16 izan ziren, Olaberria eta Mutiloa egin gabe gertau ziren, ekingo diegu egunen batean…). Goie...
"Ekaitza badator eta ni zai. Zintzilikatuta nituen arropak jaso ditut eta ekaitza badator. Ekaitza badator eta ni zai. Leihoak itxi ditut eta portxeko aulkiak ere lotuak daude eguzkia denean itzala ematen didan zuhaitzera eta ekaitza, gertuago dago. Ekaitza badator eta ni zai. Portxeraen erdian eserita nago laino beltzari begira, “Jaso al ditut etxe atzekaldean nituen gauzak? Bai, barruan daude”. Ekaitza badator eta ni zai. “Hamaka gorde al dut? Bai, autoko maleteroan dago”. Ekaitza badator eta ni zai. Laino belatzari begira nago eta ez dut ezer gehiago egiteko ekaitzari itxarotea ba...
Joan zen udan ikasketak amaitu nituen (bazen garaia…) eta merkatu laboralari heltzeko ordua iritsi zen. Gogoa nuen lanerako eta pasa den urtean Keler Nation irratsaioan izandako esperientzia eta gero garbi nuen nire ogibidea (hitz polita portzierto) irratian egon behar zena nahiz eta beste proiektuak ez baztertu. Zortea izan dut Goierri Telebistak aurten martxan jarri duen Goierri Irratiaren proiektuan hasieratik sartzeko aukera izan baitut. Irailetik lanean jo ta su gabiltz eta azkenean, iritsi da benetako irrati-lana egiten hasteko unea, abenduaren 1a alegia. Egun hau...