Euskarak ez du Skate-rako balio

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-03-25 16:28
8

Post hau idazteko azken urteetan lantzen ari naizen idea agertzen den beste post baten bila hasi naiz berriz ere, berdina ez errepikatu behar izateko. Nire harridurarako ordea, idea bera idatziz sekula jarri ez dudala konturatu naiz… (sinestu ere ezin dut egin oraindik…).

Orokorrean, ideia hau egiten dudan guztian presente dagoela pentsatzea gustatzen zait; irratian, Jazpana! Jaialdiaren atzean ere filosofia hau dago eta nola ez, baita blog honetan ere. Berriz ere berdina ez gertatzeko, gaur hitzetan jarriko dut.

Euskara-zalea naiz, nire hizkuntza da eta maite dut. Ondorioz, euskararen sustapenaren aldekoa naiz. Hala ere, ez zait sekula “euskararen mundua” gehiegi gustatu. Ez naiz bertsozalea, ez zaizkit sagardotegiak gustatzen, ez dut pilota partida bat baino gauza aspergarriagorik ikusi, dantza tradizionalek iguina ematen didate eta trikitixari “Deabruaren Hauspoa” deitu zionarekin erabat ados nago (nahiz eta arrazoiak ezberdinak izan…).

Urteak daramatzagu euskararen normalizazioren alde lanean baina beti izan dut sentsazioa ahalegin guztiak mundu “folkloriko” horretara bideratzen dituguna (salbuespenak salbuespen). Gure hizkuntzaren biziraupena bermatzeko gure tradizioetara jo dugu eta epe laburrera emaitza onak eman baditu ere, epe luzean emaitza katatrosfikoak izan ditzakenaren iritzia dut.

Euskara bizirik mantentzeko kobazuloan sartu dugu eta kobazuloetan bizi diren animaliek, aukera gutxi izaten dituzte kobazulotik kanpo…

Epe laburreko plangintza hau utzi eta epe luzera begiratzen hasi beharrean gaude, euskara kobazulotik atera eta gaur egungo gizarte eta kultura mugimenduetan arrunt bilakatzen hasi. Bertsoak euskaraz dira eta beti izango dira euskaraz, hori ez da aldatuko baina gaur egungo gazte askok nahiago dituzte Skatea, Break-Dancea, Graffittia, Rock & Rolla edo entzun ere ez ditudan beste milaka moda edo mugimendu.

Askotan ordea, euskaldun izatea zaletasun eta izaera batzuekin lotzen da zuzenki eta hortik at dagoenari ez-euskaldun izatea leporatzen zaio. Onartu beharrean nago nik neuk kontrako bidea egin dudala eta nire bizitzaren une batzuetan mundu “folkloriko” horrekiko mesprezua ere sentiztera iritsi naizela baina jarrera horrek ez du ezertarako balio. Ez zentzu batean, eta ezta bestean ere.

Euskara XXI. Mendeko hizkuntza bat izatea nahi badugu erabilgarria egin beharko dugu eremu berri guzti hauetan eta horretarako, etxeko atea ireki behar diogu gure seme-alabekin gertatzen den moduan. Beldurra ematen du haurra kalean ibiltzea baina probetxuzko norbait izatera iritsi dadin, etxean eta kalean jolastu behar du nahiz eta batzuetan zikindu edo mina hartu.

Adolfo Suarezek esan zuen behin Euskarak ez zuela Fisika Nuklearraz hitz egiteko balio eta oso salaketa larria zein zentzugabea izan zen. Hala ere, ez zait iruiditzen, Euskarak Skate-an ibiltzeko balio ez duela esatea baino larriagoa denik.

Mugimendu berri hauetan du euskarak bere biziraupenerako bermea eta horretan egin beharko genuke lan. Euskara kalera atera eta egiten dugun guztian naturaltasun osoz erabili, konplexurik gabe. Adibidez, Titty Thusbergek egiten duen moduan.

Finlandiarra dugu baina euskalduna da, ohial erreziklatuekin egiten du arropa eta mundu osoan milaka jarraitzaile dituen Slow Fashion doktrina jarraitzen du. Finlandiatik etorri, euskaraz ikasi eta berak ez dio Slow Fashion deitzen. Berak, Moda mantsoa deitzen dio.

Finlandiar batek etorri behar al du euskarak edozer gauzetarako balio duela erakustera? Guk geuk ditugu euskararekiko konplexurik handienak eta egunen batean, hauek atzean uztea lortzen badugu, Euskara bera izango da eskerrak emango dizkigun lehena.

GCC: Tytti Thusberg from GITB on Vimeo.

Demonocrazy

Demonocrazy 2011-03-25 18:28 #1

Ados euskara folklorearekin nahastera ohituta gaudelakoan, ados ere, normalizazioaren zentzua eta helburua eremu guztietan arrotz sentitu gabe euskara erabiltzean datzala.

Internet-en mundua berria da eta hala ere euskaltzalez beteta dago adibidez. Musika estiloetan ere, gero eta gehiago hedatzen ari da eta era naturalean gainera (Heavya, rap-a, rock-a...). Skatean? egia da "tribu" batzuetan hizkuntza eta forma batzuk gailentzen direla baina pertsonalki ezagutzen ditut skater euskaldunak eta patinetean ibiltzen dabiltzanean ere euskaraz jarduten dira.

Aurreiritziak bikoitzak dira, euskaldunenak folkloretik at dagoen guztia maketo eremutzat hartzean eta maketoek dantza edo trikitixa euskalzale amorratuekin nahastean.

Euskadi gazteak erabiltzen duen erregistro kolegista baldin bada normalizazioa, nik nahiago dut erdara hutsean jarduten badira. Hizkuntza eta erregistroaz gain, naturaltasuna ere baloratzen dut eta hor dago helmuga. Eremua edozein delarik, euskaldun batek era natural eta erosoan euskara erabiltzea honek bere jarduna mugatuko duelaren sentsazioa izan gabe.

Hizkuntza biziek, momentu kulturekin elkarrizketan egiten jakin behar dute, lehenaldiko gauzez bakarrik mintzatzeko hizkuntzak hilik daude.

indezent

indezent 2011-03-25 18:41 #2

Lehendabizi, maketo esukaldunak ere bagaude (hitzaren berezko jatorrira joan ezkero) eta bigarrenik, garbi dago errealitate horiek esistitzen direna (tribu "moderno" euskaldunak). Horretaz ari naiz hain zuzen ere.

Zuzentasun akademikoak alde batera utzi eta hor jarri behar ditugu indarrak. Hizkuntza edo jergak kalean sortzen dira eta ez Gazteako estudioetan.

Hizkuntza batek mugimendua behar du: Zuzena, akademikoa eta tradizionala baina baita zikina, kinkia tea modernoa ere!

X10

X10 2011-03-25 19:42 #3

hobe lanabesa altxorra baino

indezent

indezent 2011-03-27 15:30 #4

Amen!

Peru

Peru 2011-03-30 18:47 #5

Honen arira, ikusi pasa den larubatean zein hizkuntzarekin ireki zuten skate pista Tolosan:
http://tolosa.hitza.info/2011/03/29/gutuna-skate-pistan-en-espanol/

indezent

indezent 2011-03-30 22:17 #6

Egokiago ezin Tolosaldeko Hitzaren artikulua...

Jazpanan ere arazoak izan genituen skate txapelketarako euskarazko speeker jakitun duhin bat bilatzen. Hurrengo urterako aurkituko dugu bat :)

Hor jarri behar ditugu indarrak...

NiNeu

NiNeu 2011-04-12 09:47 #7

Kaixo!
Artikulua gainetik irakurri dut eta neurri batean ulertzen dut diozuna... Baina izenburuarekin ez nator bat. Skater eta skatezale naizen bezela esango dizut hitz tekniko gehienak ingelesez esaten ditugula eta hau dena lotzeko euskara erabiltzen dugula. Gazteleraz ari bazara ere, hitz teknikoak ingelesez botako dituzu. Esan nahi dudana da skateko truku guztien izenak bere hizkuntza originalean mantentzen direla eta ez da egon itzulpenik. ARGIAk badu bideotxo bat, hau surfaren kasua da http://www.argia.com/multimedia/bideoa/surfa-eta-euskara

indezent

indezent 2011-04-12 10:07 #8

Aupa! Eskertzen dizut ekarpena eta esango dizut gainera erabat ados nagoela zurekin eta ez nagoela batere ados artikuluaren izenburuarekin. Joku bat betserik ez da Adolfo Suarezek bere garaian esandakoarekin. Uste dut artikuluan garbi geratzen dela ez dela hori esatea nire intentzioa. Edo hori uste nuen behintzat jeje

Gainera, uste dut konponbidea zuk esaten duzunaren bidetik doala. Euskararekin modu itxiegian jokatzen dugu eta guztia euskaraz esan behar dela iruditzen zaigu askotan. Hizkuntza guztiek ingelesez esaten dituzte trukuak eta beraien hizkuntzan lotu. Konplexuak ahaztu behar ditugu horretan ere eta lasa erabili flip, gap edo dena delakoak.

Orain arte hartu ditugu beste hizkuntzetatik maileguak eta hizkuntza guztiek egiten dute gainera. Zeragatik izan behar gara gu ziurrunagoak?

Utzi iruzkina: