Pablo Motos, izan dadila munduaren onuran. Geratu zaitez etxean mesedez...

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-11-26 19:19

Aspalditik gorroto dut Pablo Motos. Ez dut bere humorea atsegin, elkarrizketatzaile oso txarra dela iruditzen zait eta hori guztia gutxi balitz, protagonismo behar gehien duen mundu osoko biztanlea dugu Pablito (eta mundu honeta hori esatea, ez da gutxi...)

Ez daki elkarrizketatuei beharko lukeen zukua ateratzen (eta izugarrizko gonbidatu maila izaten du normalean...). Tontokeriak besterik ez dizkie galdetzen, aurrez prestatutako txisteetara eramaten duten galderak noski (lehenbiziko gauza luzimendu pertsonala du Pablitok).

Prestatzen dituen joku edo tontokeri guztiak berak egin behar ditu lehendabizi (gonbidatuak egitea interesgarriago izango litzatekenean). Elkarrizketa bakoitzean gonbidatuak berak egiten duena egiten badakiela erakutsi behar du, beti (nola geratu bera azpitik...). Muiskariei kitarra jotzen die, dantzariei dantza egiten die, zerbait berezia egiten badute... berak ere badaki, ikusi ikusi ikusi! (umeak bezalaxe). Eta gonbidatua komikoa bada, gidoi bat nola egiten den azaltzen dio (Adam Sandlerekin egin zuen). Mesedez!

Ba erdi gustora geratu naiz azken parrafo hauekin (sutan jartzen nau tipoak...) baina ez zen hau gaur post hau idaztera eraman nauena. Agian ikusiko zenuten atzokoan El Canto del Loco taldeari egin zion elkarrizketa. Ez du axola, ez zenuten gauza handirik galdu. Hala ere, honatx elkarrizketaren zati bat. Bertan Dani Martinek, taldeko kantariak, bere lagunek El Rumano zergatik deitzen dioten agertzen du

 

DM- Pues estaba yo en la habitación del hotel y derrepente me llaman de recepción. "La policia quiere que bajes" me dice. Jode, bajo todo acojonado y me encuentro a dos polis. "Pero si tu no eres rumano". No, yo no

Jende guztia barrez

PM- Hombre, pues esta claro. No tienes un diente de oro (barrez)

 

Bapatean, plato osoa ixilik geratzen da (la has cagau Pablito, si). Une tentso horietako bat sortzen da, izugarri luze egiten diren horietako bat, nahiz eta segundo erdia iraun. Dani Martin kantaria bera ere, Pablitok esan behar ez zuena esan duela konturatzen da (aurpegian nabari zaio) eta gure pailazo txikia zezen-plazatik ateratzera joaten da zezena etorri aurretik.

Tontoa dela? Bale. Protagonismo nahia besterik ez duen tipoa dela? Ados. Goizeko zortzietan pentsatu duen tontakeria bat esan ahal izateko munduko tontakeria handiena galdetzeko gai dela Fisika Novel saridun bati? Ok. Baina horrelako errespetu falta batean erortzea... Te has pasau Pablito... (eza zara ba hauen lagun izango?)


Utzi iruzkina: