Inhauterietako larunbata

nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2009-01-16 19:47
2

     Inhauteriak gertu ditugu. Nik, ibartarra izanik, beste edozein tolosarrak bezain beste bizitzen ditut; izan ere, amaren aldeko familia bertakoa dut, eta bi herrien arteko muga ez daki inork oso ongi non dagoen. Azkenaldian, uste baino gertuago ditugula somatu dut.

     Lehen sintoma urtarrilaren 5eko parrandan somatu nuen. Asteasuarra tabernara sartu eta Inhauterietako abesti bat ipini zuten. Nire alkoholizazio maila zela eta, ez nuen konklusiorik atera; besterik gabe motibatu eta kantari hasi nintzen.

     Atzo bertan, laborategian nengoela, ustekabean, inhauterietako beste abesti bat txistukatzen ari nintzela konturatu nintzen. Egutegian erreparatuz, hilabete eta hiru egun falta zirela konturatu nintzen, bi urte beranduago (lehengo urtean azterketak zirela eta, ez nituen izan) urteko jairik politenetaz gozatzeko. Halako batean, festa egunak errepasatzen, larunbatera iritsi nintzen, gustatzen ez zaidan egun bakarra.

     Larunbata egun bakarra da inhauteri guztietan xarma izpirik ez duena. Jende asko etortzen da kanpotik, horrenbeste non eguna desitxuratu eta beste edozein parranda bilakatzen den. Izan ere, ezin da kaletik ibili ere egin, eta herri bertako asko goiz itzultzen gara etxera, edo ez dugun berdin gozatzen. Hala ere, ezin egote hori baino gauza okerrago bat dago: mozorrotuta datorren jendea.

     INHAUTERIETAKO LARUNBATEAN  EZ DA MOZORROTU BEHAR!  Eta hitz larriz ipintzen dut, irakurtzen duten guztiak ohar daitezen. Mozorroa Igande, Astelehen eta Asteartean ipintzen da! Norbait joaten al da Donostiara Santo Tomas egunean danborra jotzen San Sebastian egunean bezala? Edo Urte Berri egunean baserritarrez jantzita abenduaren 24ean bezala? EZ! Herri batera joan eta bere ohiturak ipurtzulotik pasatzea errespetu falta bat iruditzen zait (barkatu idazkera, baina ez nuen modu sutilik aurkitzen horrelako haserrea adierazteko).

     Gainera, egun horretan kanpotarrak dakartzaten mozorroak oso kutreak izan ohi dira, gehienbat neska askok dakartzatenak: deabru sexy eta playboy untxiarena. Mozorro horiek horren ikusita daude, ezen dagoeneko ez baitute inongo morborik ematen! Ez al duzue El diario de Bridget Jones ikusi?

     Besterik gabe, festa zoragarri hauen puntu beltz bakarraren iruzkina egin nahi nuen. Animo azterketetan zauden guztioi!

Jokin

Jokin 2009-01-17 23:00 #1

IÑAUTERIETAKO LANBATARI BOIKOT!!!!!!

Guztiz ados joder, ze nazka emateun lanbatak tolosarrontzat macho, kriston jendetza, ez da ezer eoten, ta betiko penosok mozorrotuta... fuera de lugar!!!!

Ni etxen geatukonaiz lanbaten. (nipala baño bueno)

biokbat

biokbat 2009-01-18 11:51 #2

buenobuenobuenoooooooooo

Ibartarrak urte guzitn tolosan kontra hizketan, ta geo iñauteritan bapaten kixton kariñoa hartzeiozue tolosai ta tolosarrei...(ta lanbat gabetan e bai,,,,iñor ezta ibarran, zuen herri zoragarri hortan, geatzen farran....enfin...jajjaaj).

Sábado regular, zaldunita bezpera, eo iñauteritako lanbatekoa guztiz egia da, ta grabena da nik ustet, urtetik urtea gehio diala mozorrotuta eotrtzeianak...eztakit e...

egia esan, eztet uste (batzuk behintzat) errespetua faltatzeatik iteuenik, sin mas, eztakielako, ze iñauterik propiamente ospatze eztian herritan, lanbata izatea egun fuertea, beraz, tolosakok daukaten entzuteakin, pentsatukoue lanbaten mozorrotu iteala baita.

ta.............................BIHAR HILABETE OSTEUN GIZENAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA

tarrapatatantarrapatatannnnnnn pirbirbibribri


Utzi iruzkina: