Kategoria: inhauteriak
Inhauteriak gertu ditugu. Nik, ibartarra izanik, beste edozein tolosarrak bezain beste bizitzen ditut; izan ere, amaren aldeko familia bertakoa dut, eta bi herrien arteko muga ez daki inork oso ongi non dagoen. Azkenaldian, uste baino gertuago ditugula somatu dut. Lehen sintoma urtarrilaren 5eko parrandan somatu nuen. Asteasuarra tabernara sartu eta Inhauterietako abesti bat ipini zuten. Nire alkoholizazio maila zela eta, ez nuen konklusiorik atera; besterik gabe motibatu eta kantari hasi nintzen. Atzo bertan, laborat...