Ajerik gabeko Igandea
Bloga frakaso xamarra izan arren, idatzitako erantzun eta komentarioak zenbatu besterik ez dago (0), idaztea gustatu zait, beraz, idazten jarraituko dut. Gaur, 2008ko Azaroaren 23an, aspaldian baztertua nuen lagun batekin topatu naiz: ajerik gabeko Igandea.
Asteleheneroko esaldia dut neuk ere honako hau: asteburu honetan ez naiz irtengo. Hala ere, Larunbat arratsaldea iritsi eta gauak zer eskainiko ote didan galdetzen diot neure buruari, baita erantzuna kalean aurkitu ere.
Atzo ere, Larunbateroko legez, otu zitzaidan tabernetatik bueltaxka bat ematea, lagun eta ezagunekin zer edo zer hartu, ezezagunak lagun egin, bueltaxka behar baino gehiago luzatu eta aitari goiz bueltatuko nintzela esan ondoren goizean goiz itzuli.
Hala ere, lagunek ez zuten irteteko gogo handirik. Nahiago zuten lokalean (bai, neuk ere badut zulo beltz hori) zigarroak eta zigarroak ez zirenak erretzen geratu filme bat ikusten zuten bitartean. Aukera aprobetxatuz, kuadrillakoekin Larunbateroko partidua ikusi eta etxera joan nintzen baztertuegia dudan liburua irakurtzea.
Aspaldiko partez, Igandea Larunbat da (egunez; gauez denok dakigu erabat ezberdinak direla). Aspaldiko partez, egunak zer eskainiko ote didan pentsatzen dut asteko azken egunean esnatutakoan. Aspaldiko partez Igandea egun bat gehiago da; ez Astelehena iristeko ordu kopuru bat. Aprobetxatu egin beharko dut, datorren asteak berriz ere sei egun izango baititu...
Iruzkinak
biokbat 2008-11-24 23:43 #1
hizkuntza harremanetarako tresna soilik?Harreman horretan erabilitako hizkuntzak baldintza dezake harremana bera.

Bloga freskoa, originala, errealista, ironikoa zenbaitetan...zu bezalakoa.

muxu bat!

Utzi iruzkina: