y gol de Abreu

nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2009-01-14 20:28
2

Eta bai, dirudienez, Washington Sebastián Abreu Gallo-k txuri-urdinez jokatuko du hemendik ekainara bitartean. El Día Después programa mitikoak ospetsu egin zuen jokalariak, Diario Vascok dioenez, bere taldea utzi du, eta Donostian izango da asteburuan.

Orain dela egun batzuk atera zen prentsan aukera hau, eta gauzatu egin omen da. Afizioak (inguratzen nauen afizioak) ez daki zer pentsatu. Ez daki poztu egin behar duen gola odolean duen jokalari bat fitxatu delako...edo Errealaren mitikoen zerrenda luzatuko duen pertsonaia bat ekarri delako kezkatu. Eta jada luzea da zerrenda: Yaw, Adepoyu, Kühbauer (el Guardiola austriaco), Mild (el nuevo Karpin), Cvitanovic, Peiremans, Asper, Potillon, Demetradze, Lee Chun Soo, Mladenovic (gaur egun Korean jokatzen duena), Avimeleth la boa Rivas (dutxetan irabazi omen zuen goitizena), Viafara, Victor Lopez, Sebastián Rulo Romero, Germán el Chaco Herrera (munduko jokalaririk zikin eta txarrena), Rossato, Vaughan, Stevanovic, Dramé... Zerrenda luzea da. Eta hori kanpotarrak bakarrik jarri ditudala. Eta ez denak.

Hala ere, ni optimista naiz. Beste zerrenda bat datorkit burura: Savio, Kovacevic, Nihat, Westerveld, Khokhlov, Juan Gómez (el puto amo), Tayfun, Karpin... Espero dut egunen batean Loco Abreu honetan egotea; Errealaren lehen mailarako itzuleraren heroia izatea. Baliteke errealitatea ikusi nahi ez izatea, errealista beharrean errealzale bihurtu izana... Besterik gabe, ongietorri eta zorte on Abreu!

P. D. Hau ez litzateke blog serio bat el gol de Abreu jarriko ez banu.

biokbat

biokbat 2009-01-14 23:48 #1

uaaaaaaaaajjajajajajajajajja ai amaaaaaaaaaaa azspaldi ya enula aberun gol zoragarri hoi ikusten...gaxua nei pena emateit bideo hortan behintzat...

eskerrak etzeala realzalea imanol...informazio gehiegi dakazu burun realekoa ez izateko....ta...ze gehio...

a bai!!!!!!!!!POTILLON!!!!!!!!!!!!!!!!!jajjajjjjajajaj ai amaaaaaaaaaaa deskojonatzen ai naiz...izenagatik bakarrik kontrato vitalicio in ber zien horrei jajjajajajja ze ona

Igual ezta Balón de oro eo holako mobidak irabazteitun hoitakoa baño...ze naizu esatea...bideokoa bezelako gauzka iten baitu gutxinez enttretenitu ingoa jendea...

Zuk segi BAIKORRA izaten jajjjaja

Jokin

Jokin 2009-01-15 16:05 #2

jajajajjajjaa enorme!!!!!!! GRANDE ABREU!!!!!!!!!!

Halare, lasai imanol, si sube la real el gol del ascenso sera de NECATI

Utzi iruzkina: