Kategoria: erreala
- Zergatik aldatu duzu Frantziako ligako zazpigarren taldea Espainiako ligako hamabost garrenagatik? Horixe izan zen Philippe Montanier Errealeko entrenatzaile moduan aurkeztu zuten egunean kazetari frantziar batek normandiarrari egindako galdera. Amorruz bete ninduen galderak eta Errealarekiko errespetu falta izugarri bat iruditu zitzaidan. Montanier berari ere ez zitzaion galdera gehiegi gustatu eta Espainiako ligako hamabost garren taldera ezetz, bera Errealera etorri zela erantzun zion. Erantzun hori eta beste detaile pare batengatik entrenatzaile hura gustuko izan behar nuela erabaki n...
Ez dut blog honetan sekula futbolaz gehiegi hitz egin. Eta ez nuen uste, AMPO Ordiziak Errege Kopako finala jokatzen duen asteburuan futbolaz hitz egiten amaituko nukeenik baina egia esan, kokoteraino nauka kontu batek. Aldez aurretik garbi utzi nahi dut ez naizela oso futbolzalea (Errealzalea naiz) beraz, ez naiz oso jakituna ere (Ordiziako Elkarte handi horrek nire pertsona rugbyzale bilakatzea lortu du). Honekin esan nahi dut, 4-3-3 eta 4-4-2 telefono aurrezenbakiak besterik ez direla niretzat. Hala ere, ez dut azken asteetan “gure” prentsan indartsu egiten ari den korro...
“Oso momentu berezia izan zen Azpeitiko udaletxean bizitakoa” · Ondo hasi dute denboraldia eta horrela jarraitzea espero dute Hiru urte luzez bigarren mailan izan ondoren, Realak berriro bere lekua eskuratu du. Lehen mailara bueltatu da. Ospakizunak aspaldi amaitu ziren, baina momentu goxo haiek ez dituzte ahaztu azpeitiar jokalariek. Aurre-denboraldia amaitu eta denboraldia ongi hasi dute, gogor lan eginda. Mikel Aranburu eta Mikel Labaka Realeko jokalari azpeitiarrek igotzeko unea eta oraindik etortzeko diren uneak gogoratu dituzte. Hala ere, Rea...
Eta bai, dirudienez, Washington Sebastián Abreu Gallo-k txuri-urdinez jokatuko du hemendik ekainara bitartean. El Día Después programa mitikoak ospetsu egin zuen jokalariak, Diario Vascok dioenez, bere taldea utzi du, eta Donostian izango da asteburuan. Orain dela egun batzuk atera zen prentsan aukera hau, eta gauzatu egin omen da. Afizioak (inguratzen nauen afizioak) ez daki zer pentsatu. Ez daki poztu egin behar duen gola odolean duen jokalari bat fitxatu delako...edo Errealaren mitikoen zerrenda luzatuko duen pertsonaia bat ekarri de...
Azkenaldian dexente idazten dut futbolari buruz, agian gehiegi. Pena da, baina idazten dudan bakoitzean kirol honen inguruko gai itsusiren bat komentatzeko da; hobe gutxiago idazteko aukera banu. Atzo, Anoetako belodromoan, logikak itsukeriaren aurka galdu zuen, arrazoiak boterearen aurka eta ilusioak manipulazio eta diruaren aurka. Atzo, Erreala inoizko egoerarik gordinenera eraman zuen pertsonak (Miguel Fuentes jaunak) presidente berria hautatu zuen talde txuri-urdinarentzat. Bai, hautatu diot, prensan agertu zen bezala bere ingur...
Goooolllll!!!!!!!20 milioi euroko iruzurra egin omen dio Errealak Gipuzkoako Diputazioari, BEZ zergaren bidez. Hori da gola! Eta noiz arte segituko dute instituzioek Zubietako zelaiak egiteko lur-eremua oparitzen, urtean 2 milioi euroko laguntza ematen... Badiolaren taldeari?! Gipuzkoako futbol taldeei dirua zuzenean eman beharrean zergatik onartzen da Errealari eman, eta hau izan dadila dirua banatuko (ez) duena? Ardurak eskatu beharko zaizkie instituzioei!eta gainerako futbol taldeei? Bizkaia publizitatea Athleticen kamisetan, Reyno de Navarra estadioaren izena...Mundua borobila omen! Bai...
Batengatik edo bestearengatik, Erreala egunero dugu berri azken boladan. MIkel Alonso zela, administratzeaile konkursalak zirela, orain Jesuli kasua dugu hizpide. Aipatu beharra dago Jesuli 2006/2007 denboraldian talde txuri urdinean jokatu zuen aurrelaria dela, lehengo urtean Tenerife talde kanariarrean jokatzen zuena. Gaur egun ez du ekiporik, eta duela astebete Zubietan izan zen taldekide ohiak bisitatzen eta Iñaki Badiola presidentearekin solasean; elkarrizketa benetan polemikoa izan zen. Elkarrizketa honetan, lehengo urteko azken j...
Prima de dos películas porno por ganar Redacción - 25/11/2008 03:00 Como prima, dos películas porno. Si el Real Madrid decidió hace unos días motivar a sus jugadores diciéndoles que les pagaban una cuantiosa paga extra si ganaban los próximos cinco partidos, el FC Copenhague, más modesto, decidió que como aliciente para su plantilla regalarían dos películas de dicho género por cada partido ganado. El presidente del club danés, Flemming Ostergaard dijo que "no hay nada malo" en este premio que reciben sus jugadores. La propuesta que hizo BN Agentur, age...
Argazkiak.org | ___BeTi eRrEaLa___ © cc-by-sa: infor-aukera
Errealak sekulako jarduna egin zuen 2002-2003 denboraldian. Urte pare bat jaitsiera postuekin “jolasten” ibili ondoren, Espainiako Liga irabaztear izan zen. Denboraldi horretan errealak hainbat partida gogoangarri jokatu zituen, baina errealzaleen oroimenean partida bat geratu zen beste guztien gainetik: apirilaren 13an Donostiako Anoeta estadioan jokatu zena, Errealaren eta Real Madriden artean. Bideoan partida horretako golik ikusgarriena agertzen da, Anoetan izan zen golik ikusgarrienetakoa, dudarik gabe. Egun gutxitan hunkitu da Anoeta egun hartan bezala. Anoetako zaleek egun gut...
Irudia: Realsocialismo!2008-2009 denboraldian kamixeta honekin joango naiz Anoetara. Norbait gehiago? Hemen erosi daiteke
Argazkia: vecinodelquinto!Alea jacta est. Bihar erreala primeran izanen da edo desagertzeko bidean. Nik kamixeta txuri-urdina jantzi dut eta banoa Anoetara!Aupa erreala! Beti, beti maite, maite maitea...
Kolore desberdinetako malkoek busti dute gaur Mendizorrotza. Gaurkoaren aurretik, noiz egingo zuten negar azkenengoz? Noiz beraien inguru hurbilenaz kanpoko zerbait zela eta? Errez adostuko dugu munduaren egoera negargarria, baina malkoek futbol enpresen lorategiak ureztatzen dituzte. Diskurtso politikoak antzuak dira basamortu kulturalean.
tagzaniapasteanoeta futbol zelaia map Anoeta (Donostia) futbol zelaiaren kokagune zehatza, bertan errealak jokatzen du. Donostiako parterik berrienetako batean dago kokatuta Anoeta estadioa, Amara auzoan hain zuzen ere. Esan daiteke, futbol zelai berria dela, izan ere 1993an izan zen inaguratua, ordurarte alde zaharrean kokaturik zegoen Atotxa estadioan jokatu ohi zuen errealak.
Joan zen zapatuan ez nintzen joan Donostiara. Aspalditik baztertuta daukat nire gazteko futbol zaletasuna. Garai hartan, berriz, Eibar Futbol Taldearen jarraitzaile amorratua nintzen, eta koadrilakoekin (nindoan) joaten nintzen Eibar taldeak jokatzen zituen (leku) partidu guztietara. Akordatzen naiz nola joan ginen Donostiara trenez, “Sanse” taldearen kontra zen lehia, baina egundoko jendetza abiatu zen aldi hartan ere. Koadrilakook apezpikuen kapel urdin-gorriz jantzita joan ginen Donostiara... zelako itxura geneukan, Hura piura!!! Garai hartan lagunak eta biok Tokiko Telebista ba...
Errealeko presidente izateko hauteskundeen eguna gertuago dago unetik unera eta klima bera ere berotzen doa nahiz eta oraindik abenduan gauden. Hemen dituzue DVn argitaratutako El Cuento Chino de Badiola editoriala eta hurrengo egunean Noticias de Gipuzkoan argitaratutako Badiolaren erantzuna. Eskerrikasko Nerbioxi loturengatik.
Errealeko hauteskundeak gainean daudelarik, herritar xumez osaturiko zerrenda baten berri izan dugu gure postontzian. Jaso dugun hauteskunde programa oraindik gazteleraz baino ez dago, ea euskaraz tajuz prestatzen duten bat.Bitartean, programa osaturik eta .pdf formatoan irakurtzea dezute. Inongo zalantzarik gabe, berri hau primizia bat esateko moduan gaude, ni Diario Vasco ni ostias, Bazkaltzaindian! --- CANDIDATURA A ELECCIONES DE LA REAL: “BOTA BOSTEKOA”. Esta candidatura surge de la necesidad planteada por unos accionistas, socios y aficionados realistas de Tolosaldea, Goier...
Albiste berria!Bazkaltzaindiako Batzar Iraunkorrak jakin izan ahal duenez Errealaren inguruan albiste berriak daude.Badirudi Tolosaldeko kandidato berri bat dagoela. Oraindik ez dakigu izen konkreturik, ezta ere zeinek abalatzen ote duten, baina tira, Txinoekin lehiatzeko balio baldin badu...Bejondeiola!
Siento vergüenza de cómo andan algunos foreros del Eibar. Por nivel, siendo de Segunda, el Arrate por ejemplo debería estar por delante del Eibar. Y por encima del Arrate, Patxi Usobiaga. Pero sin irnos del fútbol, el Athletic Femenino debería estar por delante del Eibar Masculino. Sin irnos ni siquiera de nuestra Liga, el Alavés es un equipo provinial y con una masa social (numéricamente) más grande que la nuestra. ¿Interesa el Eibar a los que ven ETB? NO. Interesa a los medios locales. Y luego, yo me lo creo lo que dice Lorea Arakistain cuando habla del interés que muestra el propio Clu...
Sinistu ezinik, benetan haserre nago. ETB1ean Eibar-Real partida osteko elkarrizketak ematean, lehenik eta behin Asier Riesgo, Errealeko atezaina, euskara hutsean. Ondo. Gero Jon Urzelai Eibarren jokalaria gazteleraz, inolako itzulpenik gabe. Hurrengoa Jaime Barriuso presidentea gazteleraz. Eibartarra eta eibarzalea izanez, ezin nion lotsari eutsi, eta lotsa haserre bihutzeko, Errealaren entrenatzailearen hitzak. "Itzulpen eta guzti, noski" esan eta hara non jarri duten tipoa berbetan eta gainetik beste ahots bat GAZTELERAZ! Baina zer demontre da hau?
Horixe izango da hurrengo urtean ikusgai izando dugun partidetako bat. Gehiago itxaron beharko dugu ordea Barçaren aurka (laubat urte) edo Athletiken aurka (urte bete) jokatzeko. Atzo arratsaldean garbi nuen zein izango zen nire plana, Errealak lehen mailan jokatuko zuen azken partidua ikustea alegia. Itxaropen pixka bat gordetzen genuen gure barnean nahiz eta ez onartu baina inor ez du ezustean harrapatu Errealaren jeitsierak. Orain gauzak ongi egiten hasteko garaia da. Ea ez dituzten berriz ere akats berdinak egiten eta batzuetan zerotik hastea ona dela ulertzen duten. Guk animatzen jarra...
Txuri urdinek ezin izan diote mailari eutsi. Azken urteotan azken partiduetan izan bada ere, beti salbatu izan da. Aurten ez du barkatu.Erreala datorren urtean bigarren mailakoa izango da.Ea Ipuruan Eibar- Erreala partida ikus dezakegun...
Realaren egoeraren iluntasunean argia ematen zuen bakarrenetarikoa zen. Benetako txuriurdinekiko sentimendua zer zen ahaztu egin zaigun denboraldi honetan, bera izan ohi zen zale guztioi esperantza apurtxo bat eskaintzen ziguna. Gutxi falta da amaitzeko; erraz esaten da okerrena ere barneratuta daukagula...bien bitartean geratzen zaiguna aprobetxatu beharko dugu, Mikel Aranbururekin beti ere, errealeko perla diztiratsuenarekin.
Bigarren mailara ez jeisteko lasterketa ero honetan, Errealak beste aurrerapausu bat eman zuen ezinezkoa lortzeko. Bai, ezinezkoa lortzeko, helburu hori maila horretan baitago oraindik ere. Hala ere, ezinezko hori duela hiru aste baina gertuago ikus daiteke orain, 6 puntutara hain zuzen ere.Larunbat honetan Anoetan izan nintzen, lagun batzuek gonbidaturik. A ze sufrimendua. A ze ¿futbol? partidu kaxkarra. Baina ze demontre, jogo bonito egiteko Bartzelona eta Brasil daude. Guk nahikoa degu irabaztearekin.Hurrengo finala Bartzelonan Espanyol-en aurka. Ezinezkotik gertuago geldituko al gara?
Atzo, minutu askotan zehar mirakuluetan sinisten hasi nintzen... Villarrealek gola erdietsi zuen arte. Hala ere, sentsazio arraro bat transmititu zidan Errealak. Ez dakit nola esan, baina talde honengan sinisten hasia nago. Atzo etzuen bigarren mailako talde batek bezala jolastu, denboraldi honetan egin izan duen bezala. Beste itxura bat dauka, jarraian bi pasa egiteko gai dira, gol aukerak sortzen dituzte,...Kontuak egiten hasi naiz, eta niri, Lotinari bezala, atera egiten zaizkit. Hori bai, edozein hankasartzek (Levanteren kontra ez irabaztea adibidez) mirakulua ilusio hutsean utzi dezake...