ETB eta euskara, itzulpen eta guzti!
Sinistu ezinik, benetan haserre nago. ETB1ean Eibar-Real partida osteko elkarrizketak ematean, lehenik eta behin Asier Riesgo, Errealeko atezaina, euskara hutsean. Ondo. Gero Jon Urzelai Eibarren jokalaria gazteleraz, inolako itzulpenik gabe. Hurrengoa Jaime Barriuso presidentea gazteleraz. Eibartarra eta eibarzalea izanez, ezin nion lotsari eutsi, eta lotsa haserre bihutzeko, Errealaren entrenatzailearen hitzak. "Itzulpen eta guzti, noski" esan eta hara non jarri duten tipoa berbetan eta gainetik beste ahots bat GAZTELERAZ! Baina zer demontre da hau?
Iruzkinak
xa2er 2007-09-03 13:23 #1
ETBz haratago badago informazioa euskaraz jasotzeko beste biderik.
Nik ETBz aspaldi desertatu diat.

Josu 2007-09-03 14:11 #2
Eibarren partida zuzenean eman ondoren Ipuruan egindako elkarrizketak ematen dituenik ez, ordea. Hori ETB1ek bakarrik ematen dit. Eibarko KTB (Vocento) telebistak hurrengo egunean ematen ditu, gauean.

xa2er 2007-09-04 22:41 #3
Tira, ez neok "furnbol" zalea.

Josu 2007-09-04 23:01 #4
Egia esateko, ezta ni ere. :)

Utzi iruzkina: