Etsaien lurraldean
Joan zen zapatuan ez nintzen joan Donostiara. Aspalditik baztertuta daukat nire gazteko futbol zaletasuna. Garai hartan, berriz, Eibar Futbol Taldearen jarraitzaile amorratua nintzen, eta koadrilakoekin (nindoan) joaten nintzen Eibar taldeak jokatzen zituen (leku) partidu guztietara.
Akordatzen naiz nola joan ginen Donostiara trenez, “Sanse” taldearen kontra zen lehia, baina egundoko jendetza abiatu zen aldi hartan ere.
Koadrilakook
apezpikuen kapel urdin-gorriz jantzita joan ginen Donostiara... zelako itxura
geneukan, Hura piura!!!
Garai hartan lagunak eta biok Tokiko Telebista bat sortzeko asmoz genbiltzan. “Barixaku Telebista” proiektua zen hura, azkenean bertan behera laga genuen ideia, baina egun horretan kamara batekin Eibarko zaleen txangoa filmatu genuen. Gero filmaketa editatu, (genuen) kopiak egin (genituen) eta (gero) saldu genituen hauek zaleen artean.. Buff...aspaldiko kontuak...zoritxarrez filmaketen originalak galdu egin genituen eta bakarrik nire (oroimenak) oroitzapenak idatzi ditzaket.
Baina hau ez da kontatu nahi nuena, haria galtzeko zorian nabil, ea bada asmatzen dudan... a bai joan zen zapatuan ez nintzen joan Donostiara, Arrasatera baizik. Autopista zabaldu eta gero oso erosoa da hara joatea, Eibartik hamar minutuan (minutuetan) han zaude eta. Bueltatxo bat ematera joan ginen, emaztea, seme txikia eta hirurok. Porzierto Inauteriko giro oso polita zegoen, Eibarren aspaldian zegoena bezalakoa (zegoen bezala), eta ez gaur egungoa tamalez. Hainbat koadrila mozorrotuak ikusi genituen, batzuk pirataz jantzita, besteak Vikingoz, Drakar ontzi batekin eta guzti, giro xelebrea benetan.. Une batean umea eta emaztea joan ziren zer edo zer ikustera, eta nik aprobetxatu nuen unetxoa, pote bat hartzeko taberna batean. Jendez gainezka zegoen taberna, eta jende guztia horma batean zintzilik zegoen telebista erraldoi bati begira. Erreala eta Eibar taldeak jo eta ke ari ziren pantailan. Pote bat eskatzen ari nintzenean/nintzela, eta hara non (nola) Eibarrek bere gola lortu zuela. Nik pentsatu gabe gure taldearen gola ospatzen hasi nintzen, karraziz, liluraturik...Eibar!! Eibar!!, errepikatzen ozenki, eta bat-batean konturatu nintzen ia tabernan zegoen mundu guztia niri begira zegoela. “Oxtia” akaso Arrasateko guztiak Errealzaleak izango dira, galdetu nion nire buruari, badaezpada barratik jaso nuen txikitoa eta alde batera baztertu nintzen, une honetan etorri zen Errealaren gola. Orduan bai algara tabernan, kamareroak eta bezeroak txalotzen errealarena...eta ni erdi-erdian etsaien lurraldean, kaka zaharra!...
Beno azkenean ez zen hainbesterako izan, gainera emaitza eutsi genuen eta badakizue etsaien etxean puntuek zapore hobeagoa dituztela.
Aupa Eibar
Iruzkinak
Utzi iruzkina: