Real Sociedad - Albacete

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-06-18 18:10
9

Horixe izango da hurrengo urtean ikusgai izando dugun partidetako bat. Gehiago itxaron beharko dugu ordea Barçaren aurka (laubat urte) edo Athletiken aurka (urte bete) jokatzeko. Atzo arratsaldean garbi nuen zein izango zen nire plana, Errealak lehen mailan jokatuko zuen azken partidua ikustea alegia. Itxaropen pixka bat gordetzen genuen gure barnean nahiz eta ez onartu baina inor ez du ezustean harrapatu Errealaren jeitsierak.

Orain gauzak ongi egiten hasteko garaia da. Ea ez dituzten berriz ere akats berdinak egiten eta batzuetan zerotik hastea ona dela ulertzen duten. Guk animatzen jarraituko dugu (igandeetako gure lagun resakak uzten digun bitartean behinipein).

nerediamond

nerediamond 2007-06-18 20:58 #1

Mikelooon!!! Aspaldiko!!! Oporrak elegante doiez! Zu ze ondo? Zela doie "Ekaitz perfektua"???jajajaja! Ondo lanien? Hemendik ez da hartuko segura irratia kasualidadez ez???jeje.

Ale pues, ondo ondo segi ta ia juergaren baten zerbeza fresko artien juntetan garen!!!

Bewater

Bewater 2007-06-19 12:34 #2

lastima bai pero era la cronica de una muerte anunciada...reala bigarren mailan ikusi ez dugunontzat zaila izango da asumitzea...hurrengo denoboraldian denol al chapin y al carlos belmonte...

indezent

indezent 2007-06-19 16:37 #3

Ixilik eon hai Bilbaozale kapulloa! Fijo hau idatzi dken bitarten parrez heola. Oain bakizu zer daukezuen, Zubieta konprata... Eaman zazue Xabi Prieto mesedez!

malen

malen 2007-06-20 11:29 #4

Animo!
Datorren urtian beso zabalik hartuko zaitxuegu Ipuruan :)
ta 08 09 denboraldixan ia Alaves, Eibar, Athletic eta Realetik, zein dan igotzen dan ekipua...
nik uste dot badakitxela.
malen.

indezent

indezent 2007-06-20 13:39 #5

Alaves eta Athletik ongi egongo dira 2. mailan. Hoberena Erreala eta Eibar igotzea izango da. Ea egia den...

i eme

i eme 2007-06-21 16:34 #6

resakarentzako ordu txarrak datorren urteko ordutegiak; igande goizeko partiduak zeñek ikusi behar dizkik? bizimodua aldatu behar al diau hauen erruz?
hau dek komerie  ;p

indezent

indezent 2007-06-21 17:33 #7

Gaupasa in behar, hola ezin dek! Ez zigutek deskantsatzen uzten...

nerbiox

nerbiox 2007-06-22 10:08 #8

Miel! Copan jokaukoik Realak Barçakin. Bueno, aurrena Beasain ta Eibar eliminau beharko dizkik.

Hereneun Etxek deittu zin eta esan zin mihiluzen atea zinela ta eskuminek emateko, "karpetoi". Ni lanen neon eta ezin izan nun ikusi.

Ondo segi!

indezent

indezent 2007-06-22 14:06 #9

Karpeto? jajaja. Eskuminek eman ne partez ta esaiozu nere karpeto garaiek bukau diela. Ondo segi!

Utzi iruzkina: