Gora Erreala! Gora iruzurra!

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-10 23:46



Goooolllll!!!!!!!

20 milioi euroko iruzurra egin omen dio Errealak Gipuzkoako Diputazioari, BEZ zergaren bidez. Hori da gola! Eta noiz arte segituko dute instituzioek Zubietako zelaiak egiteko lur-eremua oparitzen, urtean 2 milioi euroko laguntza ematen... Badiolaren taldeari?! Gipuzkoako futbol taldeei dirua zuzenean eman beharrean zergatik onartzen da Errealari eman, eta hau izan dadila dirua banatuko (ez) duena? Ardurak eskatu beharko zaizkie instituzioei!

eta gainerako futbol taldeei? Bizkaia publizitatea Athleticen kamisetan, Reyno de Navarra estadioaren izena...

Mundua borobila omen! Bai, baloi bat bezalakoa!

Tapia eta Leturiak kantatu zuten:

Burutxo bat belar hotzaren gainean, ala!
burutxo bat belar hotzaren gainean, ala!

Erreglamentuzko hogeita bi baloi,
irribarrez, lepogainean
baloi danak burutxoaren atzetik doaz,
ailegatuta bidaltzeko, ostikoz joaz.

Aidean doa burua, txuta kopetean eta gol! uouooo
eromen katartikoa, baloiak oihuka eta gol! uouooo
hori dek gola! ­
hori dek gola!
como mola!

Sarrera bat eta joko etenaldi baten,
buru kozkorra hasi da belarra jaten.
ala ostikoa!
ahoan berriro, masailean, belarrondoan
ostikoa eta estadio guztia oihu
ostikoa... baina zeinek egin du oihu?

Halako baten burua negarrez hasi da, baina oh... uouooo
pitxitxiaren botari hozka egin dio, baina oh... uouooo pitxitxiak takoiekin kokotza urratu, baina oh... uouooo
eskuekin hartu eta begia zapaldu, baina oh... uouoo
penalty! penalty!



Utzi iruzkina: