Jesuli kasua

nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2008-12-06 14:13

     Batengatik edo bestearengatik, Erreala egunero dugu berri azken boladan. MIkel Alonso zela, administratzeaile konkursalak zirela, orain Jesuli kasua dugu hizpide. Aipatu beharra dago Jesuli 2006/2007 denboraldian talde txuri urdinean jokatu zuen aurrelaria dela, lehengo urtean Tenerife talde kanariarrean jokatzen zuena. Gaur egun ez du ekiporik, eta duela astebete Zubietan izan zen taldekide ohiak bisitatzen eta Iñaki Badiola  presidentearekin solasean; elkarrizketa benetan polemikoa izan zen.

     Elkarrizketa honetan, lehengo urteko azken jardunaldiari buruz hitz egin zuten, non Malaga Teneriferi gailendu zitzaion, Erreala igoera postuetatik at geratu zelarik. Bertan talde andaluzak kanariarrari ordaindu egin omen zion irabazten uztagatik. Hemen duzue elkarrizketa:



     Badakit luze xamarra dela; interesgarria ere bada. Batzuek Badiolaren aurkako kanpaina egiteko erabili zuten (Tito Irazusta eta bere lagunak batez ere), Jesulitaz baliatu eta ondoren bizkarra eman ziola esanez. Txuriurdin ohiak ere presidentearen aurkako salaketa bat ipini zuen epaitegi batean. Badiola jaunak, orain ere, bazuen erantzuna; Jesuli elkarrizketa grabatzen ari zirelaren jakinean dagoela frogatzen duena:



     Posiblea da elkarrizketa honek Erreala lehen mailara ez itzularaztea. Posiblea da Malaga CF taldeari zigorrik ez ipintzea, baina Iñaki Badiolak gauz garrantzitsu bat lortu du; hemendik aurrera ziur nago tenporada amaierako partiduen inguruko kontrola handiagoa izango dela Federazio eta komiteen aldetik, konpetizioaren garbitasuna bermatzen saiatuz (badakigu erabat lortzea ezinezkoa dela).

     Bestalde, zuzenena Malaga taldeari kirol zigor handi bat, eta kluba gidatzen duen familia ustel horren kide guztiei (bai, Sanz familiaz ari naiz, Lorenzo eta Fernandito) kartzela zigorra ipintzea litzatekela iruditzen zait. Izan ere, hau ez da Lorenzo Sanz jauna korrupzio kontuekin erlazionatzen den lehen aldia. Justizia apur bat, mesedez.

     Diario Vasco egunkariaz gauz bakarra dut esateko: Badiolak Errealeko presidentzia hartu zuen egunean talde gipuzkoarraren kontrolaren zati bat galdu zuen. Egun hartatik enpresari donostiarra kargutik kentzea izan da beraien helburu bakarra, Errealaren interesak eta afizioaren ilusioa alde batera utzita. Dirudienez nahiago dute taldea 3. mailan kontrolatu 2. mailan (edo gorago) beste norbaitek egitea baino. Nahikoa da.

    
Badiola ez da aingeru bat; taktika eztabidagarriak erabil ditzake hainbat unetan eta aho handia du (azken hau afirmazio borobila), baina lehengo urtean 2. mailan aspaldian ikusi den talderik onena egin zuen. Erreala ez dago konkursoan bere erruz, bera baino lehenago dirua komunzulotik bota zuten lotsagabeengatik baizik. Ba al dago norbait bera baino lan hobea egiteko gai dena? Agian bai, baina ez du aurpegirik eman.


Utzi iruzkina: