Ez zait gustatzen 8 erregetara jolastea

nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2008-11-28 13:58
3

Kaixo irakurle! Badakizu musean jolasten? Askok  unibertsitatean ikasten omen dute; nik, ordea, gutxiago jolasten dut bertan nagoenetik. Txikitatik dakit jokatzen, lehenik senitartean eta ondoren lagunekin, beti izan da gustatu izan zaidan apustu joku bat, jokalari oso ona izan ez arren.

Orain aste batzuk, nire mus bikoteak Espainiako Kukuxumusu mus txapelketaren berri izan zuen. Parte hartzea debalde zen, lehen itzuliak Donostian ziren, partidan edaten zenuen patxaran guztia muxutruk zen (babesleetako bat Zoco da) eta partida bakoitzeko galtzaileak partidako kartak eramaten zituen etxera. Guzti honek, jolasteko nuen gogoarekin batera, izena ematera bultzatu gintuen.

Duela bi aste hasi genuen txapelketa, Bar Donosti delakoan hain zuzen. Gure aurkariak bi gazte donostiar izan ziren. Ez dut partidaren xehetasunetan sartu nahi, baina harrigarria izan zen partidaren hasiera.

Bakoitzak bere burua aurkeztu ondoren, zenbat erregetara jokatu nahi zuten galdetu eta honako hau erantzun zidan haietako batek: Aqui, en el Pais Vasco, se juega a 8 reyes. Honek bi erantzun ekarri zituen neure burura:
1. ¿En el Pais Vasco? Azentu andaluza somatu ote du neure hitzetan tipo honek?
2. ¿En el Pais Vasco? Tolosaldean, jolastu dudan aldi guztietan, 4 erregetara egin dut. Tolosaldea, azkenekoz mapan begiratu nuenean (orain dela urte pare bat) (uf! Zenbat denbora mapa bat ireki gabe) Euskal Herrian zegoen.

8 erregetara jolastu arren, zorte handia izan eta irabazi egin genuen, hurrengo itzulirako klasifikatuz. Asteazken honetan fase finala izan genuen, eta partida pare bat eta patxaran batzuk (behar baino gehiago) beranduago tabernako txapeldunak ginen.

Hala ere, faltan bota nuen 4 erregetara jokatzea, gutxirekin asko ateratzeko gai izateko hori. 8 erregetara gezurretan atera eta egurra ematen dizute alde guztietatik. Faltan botatzen nuen ez dut ezer, baina beraiek ere ez; goazen erasora hori.

Ez dakit noiz dugun Gipuzkoako fase finala. Ziurrenik kalera joango gara lehendabizikoan, baina ez dago gaizki lehenengo parte hartzean Gipuzkoako 4 finalisten artean sartzea. Ez dago gaizki, ez, baina hoberena aspaldiko partez joku polit honekin beraukitu naizela da. Hemendik aurrera, klasifikatu edo ez, gehiago jolastuko dut.

Agur bero bat!

Jokin

Jokin 2008-11-29 13:34 #1

Que gran juego el mus.

Arrazoia daukezu imanol, Tolosaldean behintzat lau erregeetara jokatzen da, de toda la puta vida.

Zorionak ta zorteon hurrengo fasen.

Xagua

Xagua 2008-11-29 17:16 #2

Arrazoi Imanol! Zarautzene lau erregeta jolastek! Ta gañea Zoco patxaranakin ez, Patxaran La Navarrakin, faltaría más!

Ondo pasa asteburua!!!

biokbat

biokbat 2008-11-30 12:03 #3

mmmm ba nik eztakit musen jolasten...amak erakutsi zian baño azture bai...

nola eztakiten, jendek jolasteunen beti "out" geatze naiz, ta beraz mania gehio hartzeiot jokuai ta gogo gutxigo izatet ikasteko...

nahiago ditut tertulia luzeak bazkalondoetan...

ai zoco zoco...trenak galduarazteitula...

bnga geroarte imanoooollll

muxu1

Utzi iruzkina: