Ametsa amaitu da

1
nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2008-12-16 22:05

     Ametsa amaitu da. Gaur, Gipuzkoako semifinaletan zorteak ihes egin eta Espainiako Kukuxumusu mus txapelketatik at geratu gara. Zorte txarra izan dugu, partidako une erabakihorretan ez dugu karta onik ikusi eta ezin izan dugu ezer egin. Dena den, ederki pasa dugu. Muxutruk apuntatu ginen, nahi bezain beste patxaran edan dugu (hau ere debalde) eta tabernako txapeldunak izan gara, hainbat opari eskuratuz.     Datorren urtean izan beharko du. Pena ematen digu geure jarraitzaile guztiei huts egin izanak; asko izan dira jaso ditugun...


      Kaixo irakurle! Badakizu musean jolasten? Askok  unibertsitatean ikasten omen dute; nik, ordea, gutxiago jolasten dut bertan nagoenetik. Txikitatik dakit jokatzen, lehenik senitartean eta ondoren lagunekin, beti izan da gustatu izan zaidan apustu joku bat, jokalari oso ona izan ez arren.     Orain aste batzuk, nire mus bikoteak Espainiako Kukuxumusu mus txapelketaren berri izan zuen. Parte hartzea debalde zen, lehen itzuliak Donostian ziren, partidan edaten zenuen patxaran guztia muxutruk zen (babesleetako bat&...