Iñaki de Mujika

nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2009-01-05 12:17
3

Atzo, azterketak gertu ditugunean gustoko dudan ohitura bat berreskuratu nuen: Errealaren partidua irratiz entzutea ariketak egiten ditudan bitartean. Zein irratitan? Herri Irratian.

Etxean, Errealaren norgehiagoka telebistan botatzen dutenean, hotsarik gabe ipini eta irratiaz entzuteko ohitura daukagu. Behin, aitak Herri Irratia ipin nezala esan zidan, komentarista fenomeno hutsa duk aipatu ondoren. Nik, gazte gehienok bezala, aitari kaso gehiegirik egin ez eta ez nuen pentsatu horrenbesterakoa izango zenik; huts galanta.

Narratzaileak Iñaki de Mujika izena du, eta, partiduari arreta gutxi jarri arren, beste edozertaz hitz egitea gustatzen zaion horietakoa da: aurrean duen zaleaz, hartzen ari den kafearen tenperaturaz, Carlos Martinezen ileaz... A zer nolako pertsonaia! esaldia etortzen zaizu behin eta berriz burura partidan zehar. Herri Irratiko Andres Montes dela esan genezake (Andresek molatzen zuen garaiean behintzat, hau da, NBAko partidan narratzen zituenean).

Esaldi mitiko asko dauzka; nire top 3-a ipiniko dizuet:

1. Linier! A ópticas Zinkunegi! Bere magia erabilita publizitatea eta partidaren gorabeherak batuz.

2. Vaya popa que tiene ese jugador! Jokalariren baten ipurdiaren tamainari erreferentzia eginez, esate baterako, Pierinirenari atzo edo German Herrerarenari (munduko jokalaririk zikin eta txarrena) bere lehen partidan.

3. Todos los años decimos que no se puede hacer más el ridículo...hasta el año siguiente. Errealaren Errege Kopako partiduen ondoren.

Besterik gabe, Iñaki de Mujika, genio y figura hasta la sepultura.

P.D.: Aitortu beharra dago Errealak kanpoan jolasten duenean faltan botatzen dela bere inguruan beste norbait iruzkinekin laguntzeko; etxeko partidetan giroa hobea izaten da.

P.D.2: Ez dut atzoko Errealaren partiduari buruz hitz egin nahi.

Lenny&Carl

Lenny&Carl 2009-01-05 12:46 #1

Imanol, aztu intzaizu Realak ia gol sartzeuneko """esaldia""": buuufffff (eztakit nola idatzi, baño bakizu zein esateten).
Ateko sakea: zzzzziiiiuuum!!

P.D.: Eneko de la Cuesta no te aguanto.

biokbat

biokbat 2009-01-07 13:05 #2

Iñaki de Mujika haundia da. Izatez bai barrutik, baita kanpotik ere.

Eta batez ere haundia da hizketarako bat- batekotasun horretan, inprobisazioan, inongo zerikusirik ez duten bi gai elkarrekin lotzean. Zuk esan bezala, futbol partiduetan edozein publizitate txertatzean (madre de dios, éste árbitro tiene que ir a ópticas zinkunegi!!!!si, si, en la calle...). Baina era berean handia da bere "La movida deportiva" saioan kirolariak elkarrizketatzerako orduan erakusten duen maturaltasun hori, profesionaltasunarekin batera, edo goizetako "Porrusalda" saioan edozein gairi buruz egiten dituen sekzioak..

Luzatu in naiz imanoltxo...aber noiz luzatze naizen pixkat nere blogen...abandunauta dakat...

Muxu batttttttttttt

PD: beste anuntzio mitiko bat da "Resa Guipuzcoana, en la N-1, entre Villabona y Andoain, ...).XD

biokbat  (berriz)

biokbat (berriz) 2009-01-07 13:08 #3

ta hobena aztu zait!!!

Bere programako introko musika, "Músika maestro, ...pinpiribinpirin pirin pirn....LA MOVIDA DEPORTIVA....presenta y dirige...IÑAKI DE MUJIKA!!!"

jajjjjajaja

Utzi iruzkina: