Haurten Urritik ikasten hasi eta sekulako notak aterako ditut Otsailean. Gazteok gehien erabiltzen dugun esaldia izan liteke, irakasle kabroi horrek izugarrizko putada egin dit esaldiaren ondoren. Neronek ere hauxe pentsatu nuen kurtso hasieran, baita huts egin ere, urteroko legez. Ezin dut esan karrera gaizki bideratuta dudanik, baina haurten ere betiko estuasunak pasako ditudala uste dut.     Lehen esaldi horren ondoren oraindik ez dut materia nahikoa ikasten hasteko esaldia dator, geure burua lasaitzeko ezin hobea, baina erabateko gezurra. Bet...