Zitatzea ala ez zitatzea

hijosdelangelgorria 1456147634071 hijosdelangelgorria | 2009-02-24 16:46
5

Kuriosoa iruditu zait. Txikia nintzenetik kale, karrika edo lurrean botata ikusten ditudan kartel guztiak irakurri ohi ditut. Begiak, afixak irakurtzeko entrenatuta ditudala pentsatu izan dut. Merengue, bachata, mobilizazioak, salmentan dauden gauzak, pisuak,  klaseak, ikastaroak... mundu bat hormetan zintzilik.

 

Denborarekin zenbait mezu buruan grabatuta geratzen zaizkit eta horregatik, gaur goizean, unibertsitatera sartzean zur eta lur geratu naiz.

 

Duela hiru urte, hona heldu nintzen ikastera eta, gehien errepikatu dizkidaten aholkuen artean zitena, erregistroarena dago. Gauzak zitatu egin behar dira! Plagioa da bestela! Horrela egiten ez baduzue tribunal baten aurrean eramango ditugu zuen lanak! Lizentzia eskubideak, liburuak kopiatzeko ezintasuna, plagioa... Ikasleontzat diren esaldiak ote? Lema hau ez al dago erregistratua?

 

A Dios rogando y con el mazo dando.

 

 

 

Kuriosoa, ezta??

Harri

Harri 2009-02-25 12:35 #1

ez dakit horrelako garrantzia eman behar zaion, folio batean inprimatutako orri bati. halere, horrelako hitz joku bat egitea nahiko normala da. pertsonak, kasualitatez pentsamendu berdina izan dezakete.

hala izango ez balitz ere, ez dakit zein punturaino eraman behar den "aipuen" edo "lizentzia eskubideak" (kasu konkretu honetan ari naiz).

agian, bigarren mailan Komunikazio Grafikoa ikasgaiazn Wolskwagen tiguan kotxearen irudi eta marka erabili genuenean lizentzia eskatu behar genun...

Iñaki

Iñaki 2009-02-27 09:23 #2

Kasualitatez pentsamendu bera izan dezakete Harri, bat nator. Beste gauza bat da lema bera erabiltzea, lema hori aski ezaguna denean. Hala ere,  kartelak kendu egin dituzte....

Harri

Harri 2009-02-27 11:48 #3

kendu dituzte? jajajajaja. muak XD

jokin

jokin 2009-02-27 12:36 #4

Ni harrirekin nator bat, sin que sirva de precedente.

Ez dakit hortik hartuko zuten ala ez... baino panfletillo batzuk dia eta ez nioke gehiegizko garrantzik emango.. Ez da berdina eslogan bat kopiatzea edota parrafo oso bat... que le digan a Ana Rosa Quintana o al negro que le escribió el libro!

Iñaki

Iñaki 2009-02-27 16:48 #5

<P>Bat nator! Panfletillo batzuk dira;eta&nbsp;entregatzen ditugun beste lan batzuk ez al&nbsp;dira panfletillo batzuk ala? Eta hor ibili behar gara iturriak zitatzen, eta ondo ordenatzen gainera!!</P>
<P>&nbsp;</P>


Utzi iruzkina: