Irakurgaiak: Bat 75
Aspaldi
 iritsi zen azken Bat aldizkaria. Eta aspaldi irakurri nuen, baina orain
 arte ez dut horren gaineko komentariorik idatzi. Eta gaur da eguna.
Bat
 aldizkariaren 75. aleak euskararen presentzia unibertsitateetan 
aztertzen du: EHUn, Deustun, NUPen, Mondragonen, Ipar Euskal Herrian, 
Galesen eta Katalunian.
Horren ostean, hizkuntza ekologiari buruzko artikulua dakar aldizkariak. Yakio Tsudaren eskema bat handik lapurtua:
1. paradigma: Ingelesaren zabalkundearen ezaugarriak:
- Kapitalismoa
- Zientzia eta teknologia
- Modernizazioa
- Elebakartasuna
- Globalizazioa eta nazioartekotasun ideologia
- Transnazionalismoa
- Munduko kulturen estatubatuartatzea eta homogeneizatzea
2. paradigma: hizkuntza ekologiaren ezaugarriak:
- Giza eskubideak errespetatzen dituen ikuspegia
- Berdintasuna komunikazioetan
- Eleaniztasuna
- Hizkuntzak eta kulturak mantentzea
- Subiranotasun nazionalari babesa
- Atzerriko hizkuntzak ikasteko sustapena
Beste
 bi artikuluk zarratzen dute aldizkaria. Lehenengoan hizkuntza 
kudeaketari buruz zenbait enpresek dituzten esperientziak aipatzen dira.
 Eta bigarrenean, Jasone Cenozek idatzitako liburu baten gaineko 
komentario sakon eta mardula agertzen da. Euskal hezkuntza aztertzen da 
liburuan (eta, beraz, komentarioan baita).

Iruzkinak
Utzi iruzkina: