Deux Moulins mikrokosmosa

Ninok gogoko du argazkilaritza. Denok dakizuen bezala, bere hobbyrik gogokoena fotomatoietan jendeak uzten dituen gaizki ateratako argazkiak batu eta albumak egitea da. Ninok gogoko du unibertsitatera joatea eta ilusio handiz hartu zuen Fotokazetaritza ikasgaia. Dakizuen bezala baina, Ninok ez dauka unibertsitateko matrikula ordaintzen dion gurasorik eta ondorioz, bideoklub porno batean eta "izuaren tunelean" lan egiten du bere ikasketak ordaintzeko. Zoritxarrez, egunak 24 ordu baino ez eta Fotokazetaritza klase batzuetara huts egin behar izan du Ninok, dirurik gabe ez baitago ikasgair...


Aupa! Azkenena ere animatu naiz nire bloga sortzera. Tentazioa denbora luzez hor egon den arren, enion benetan kolpetzeko unea aurkitzen. Gaur baina, bizi izan dudan egoera bat dela medio, urratsa emateko determinazioa hartu dut. Zabaldu berri dudan Blog honetan bizitzari, gizarteari, komuneko paperari, uretan salto egiten duten harri zapalei... buruz izaten ditudan delirioak idazten saiatuko naiz. Deux Moulins kafetegiko mikrokosmosa aitzakiatzat hartuta, bizi dugunari, ikusten dugunari, ikasten dugunari buruz aldiro zerbait idatzen saiatuko naiz. Edo besterik gabe, nere has...