Ninok gogoko du argazkilaritza. Denok dakizuen bezala, bere hobbyrik gogokoena fotomatoietan jendeak uzten dituen gaizki ateratako argazkiak batu eta albumak egitea da. Ninok gogoko du unibertsitatera joatea eta ilusio handiz hartu zuen Fotokazetaritza ikasgaia. Dakizuen bezala baina, Ninok ez dauka unibertsitateko matrikula ordaintzen dion gurasorik eta ondorioz, bideoklub porno batean eta "izuaren tunelean" lan egiten du bere ikasketak ordaintzeko. Zoritxarrez, egunak 24 ordu baino ez eta Fotokazetaritza klase batzuetara huts egin behar izan du Ninok, dirurik gabe ez baitago ikasgair...