Nortzuk gara...
Kaixo, irakurleok!
HUHEZI unibertsitateko lehenengo mailako ikasleak gara. Hasi berria den lauhileko honetan mendeberri proiektu berri baten erronka dugu esku artean. Bloga sortzea mendeberriren zati txiki bat da, lehenengo pausoa. Hemendik aurrera benetako lana dator, blog hau kurtsoak irauten duen bitartean egingo ditugun lan askorekin osatu.
Jorratuko dugun gaia gizartean jazotzen diren bereizketei buruzkoa izango da. Gure helburu nagusia ingurune sozialarekiko kontzientzia hartzea da eta gaur egun, oraindik, dagoen egoeraren aurrean begiak irekitzea, solidaritatea.
Egal izenburuaren zergatia azaltzea ezinbestekoa zaigu. Egal-ek errumanieraz berdintasuna esan nahi du. Bestalde, egal hitza eta hegan hitzaren artean antzekotasuna aurkitu dugu, berdintasunaren barrena hegan egiten eta askatasunaren sinbolotzat hartzen.
Besterik gabe, blog honi esker zeuen hausnarketak egitea espero dugu.
Ondo izan!
Bergarar, donostiar eta iruindar bat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: