Irakurgaiak: Bat 76
Bat bikoitza heldu zen aurreko hilean: Bat 76 eta Bat 77. Biak 20 urte bete dituen aldizkariaren omenez. Lehenengoa irakurri dut eta horrekin gatoz gaur.
Bat
aldizkariak 20 urte bete ditu. Eta horri lotutako aleak dira biak ala
biak. Hasi aurretik, zorionak jakina. Eta beste 20 betetzea opa diot.
Jakina.
Mari
Jose Azurmendik Bat aldizkariaren 20 urteak aletzen ditu, ale
batzuetako edukiak aztertuz. Iñaki Martinez de Lunak ere artikulu
interesgarria dakar framing-ari buruz. Helburua argi du: iritzi
publikoak duen euskararen hautematea eta irudikapena aldarazteko eta
aldekoago bihurtzeko zabaltzen diren bide batzuk proposatzea.
Lurraldekako
artikuluak datoz jarraian: Patxi Baztarrika EAEri buruz, Jean Baptiste
Coyos Iparraldeari buruz eta Paula Kasares Nafarroari buruz. Bereziki
interesgarria eta berritzailea iruditu zait Paularena; betiko gai bat
beste era batera ematen saiatu da eta lortu du.
Iñaki Markok bere tesiaren laburpena
ere plazaratu du aldizkarian. Eta, amaitzeko Joxe Manuel Odriozolak
Iñaki Larrañagaren omenezko artikulua dakar. Hori bai, bere betiko
ideiak defendatuz eta gogor eginez.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: