Kaixo denoi!!! Iruñatik iritsi berriak da Elgoibarko Lojantzi Elgoibar taldea. Lehenengo partidua Aragoiko "La Jota " taldearen aurka jokatu zutena, irabazi egin zuten bi goleko diferentziarekin. Gaur jokatu dutena ordea galdu.Jende asko zegoen bertan, benetan eskertzekoa da gure alde egin duten guztiek egin duten esfuertzoa. Nafarroaren aurka asko borrokatu eta gero, 5 golen aldearengatik galdu dute, baina esan beharra dago benetan ongi jolastu dutela eta oso maila ona erakutsi ere. Beraz ZORIONAK LOJANTZI ELGOIBAR!!!! Hurrengo batean izango da!!!! Animo!!!!


Irakaskuntzaz ari garela Patxi Lurrak Magaliren blogaren erreferentzia bidali dit. Finlandian dago Magali, eta bertako hezkuntza sistemaz jarduteko eta txalotzeko zabaldu du bere txokoa. Neuk ere Erasmus delako tipo enrollatuari esker izan nuen Erresuma Batuko unibertsitate sistema ezagutzeko aukera. Erasmus-esperientziak gauza askotarako balio du, horien artean, gure hezkuntza-sistemagatik negar egiteko (lotsagatik, ez herriminagatik). Labur-labur azalduko dut: Ingalaterran, klaseari eta estudioari ordu gutxiago eskainiz, denbora askoz hobeto inbertitzen ari nintzela sentitu nuen. Seminari...


Ia bi orduko bilera egin dute Madrilen, Moncloa Jauregian, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak eta Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak. ETAk su-eten eman ondoren buruzagi biek aurrez aurre izan duten lehendabiziko harreman izan da, hain justu, erabaki horrek eragin duen egoera politiko berria aztertzeko. Ñabardurak ñabardura, abia daitekeen prozesuan euskal gizarteak protagonismoa behar duela irizten bat etorri dira agintari biak.