Teknologia berrien eskuetan

hijosdelangelgorria 1456147634071 hijosdelangelgorria | 2009-04-23 12:00

Aurreko ostegunerako beste gai bat neukan pentsatuta eta gaur gauza bera gertatu zait. Ziur aski gehienok gogoan izango dituzue lehen elkarrizketak; buruari zenbat buelta eman zenizkieten galdera egokienak aurkitzearren. Aurreko gauean ohera sartzean egin behar zenuten elkarrizketan pentsatu zenutela uste dut. Urduri esnatu ostean hitzartutako orduan egoteko ahalegina egin ondoren 15 minutu lehenago iritsiko zineten ziur aski eta ordua izateko 2 minutu faltan zirela alde guztietara begira egongo zineten; nondik etorriko da?

Hori gertatu zait niri gaur goizean. Idazle bati egin behar genion gaur elkarrizketa; 9:30etan. Hiru egun egon gara buruari bueltak eta bueltak ematen, gaia prestatzen. Eta  goizago jaiki gara, 8:00etarako nire etxeko sukaldean ginen azken errepasoak egiten. Behar baino lehenago irten gara etxetik guztia hartuta; notak hartzeko koadernotxoa, boli urdina eta grabagailua. Eta iritsi gara. Bera ere iritsi da eta hasierako hitzen ostean elkarrizketarekin hasi gara. On grabagailua eta boliek paperaren aurka jotzean egiten duten hotsa. Koadernotxoetan nota pila hartu ditugu; elkarrizketa amaitzear zegoela konturatu baikara grabagailua hitz egiten ari ginen bitartean itzali egin dela, bateriarik gabe. Urduri, grabagailu digitalari berriz sakatu diot baina ez zegoen ezer egiterik. Etxera heltzean konturatu gara urduritasuna zela medio botoiak sakatzean aurreko grabazioa borratu egin dudala.

 

Eskerrak koadernotxoan apunte pila hartu ditugula.


Utzi iruzkina: