hijosdelangelgorria

Iñaki Landaren bloga

Gaurko beste gai bat nuen prestatuta baina gaurkotasunak idazgaia aldatzera behartu nau. Goizero egunkari gehienen bertsio digitala irakurtzea dut gustuko; portada ikusteko, titularrak irakurri eta abar. Komunikabide gehienen jarrerak ondo ezagutzen ditugu, berriak titulatzerakoan sentsazionalismorako duten joera (sic El Mundo), erlijio gaiak jorratzean (sic La Razon) baina beste batzuetan zur eta lur geratzen gara, besterik gabe.  Egunero lez, horretan nenbilela Público egunkariaren berri batek atentzioa deitu dit;  “Hamas desafía a Israel al matar a un civil...


Kuriosoa iruditu zait. Txikia nintzenetik kale, karrika edo lurrean botata ikusten ditudan kartel guztiak irakurri ohi ditut. Begiak, afixak irakurtzeko entrenatuta ditudala pentsatu izan dut. Merengue, bachata, mobilizazioak, salmentan dauden gauzak, pisuak,  klaseak, ikastaroak... mundu bat hormetan zintzilik.   Denborarekin zenbait mezu buruan grabatuta geratzen zaizkit eta horregatik, gaur goizean, unibertsitatera sartzean zur eta lur geratu naiz.   Duela hiru urte, hona heldu nintzen ikastera eta, gehien errepikatu dizkidaten aholkuen artean zitena, erregistroarena dago...


Hori zioen Eusko Jaurlaritzak aurreko udaran abiatu zuen publizitate kanpainak. Gazteen artean euskara bultzatzea zen Kultura Sailaren xedea. Eta horretarako iragarki ikusgarria sortu zuten; euskañolez. Miren Azkarate andereño txit agurgarriak zuzentzen duen sailak ez du ordea pixka bat es mucho teknika beti erabiltzen; negozioa, negozioa da. Dohainik dena sustatu, ordaindu ahal denagatik kobratu.   Hala ere, horrelako kanpainak ugaritzean gizarteak era askotan ulertu dezake eta Software librearen garaian beste batzuk Hizkuntza libreen alde egongo gara. Hori dela eta, Jakintza ikastolako ...


Txikia nintzenean, gauetan, nire aitak Txoria-txori kantatzen zidan. Abestiak lasaitu egiten ninduen eta ordutik, beti sentitu dut Laboa gertu.   Mila esker, Mikel. Beti bihotzean.   “Dentro de nuestro vacio, solo queda en pie el orgullo”   Agur eta ohore.


Garestia da gazteontzat ekimen kulturaletan parte-hartzea. Zinema 7 euro, sala batean kontzertu bat ikustea 12-15 euro eta antzerkira joatea 20-25 euro, gutxienez. Honen aurrean, ekimen kulturalen hutsunea gaztetxe eta gazte lokalek betetzen dute kultura merkatuz; eskerrak! Hala ere, interesgarrienetan sarrera handia ordaindu behar dugu eta horregatik, antzerkira joateko aukera berri bat  dagoela jakinarazi nahi dizuet. 30 urte baino gutxiago izatea da baldintza bakarra. Hala bada, antzerkia, obra, hasi baino 30 minutu lehenago agertu beharko da Victoria Eugenia antzokian. Eserleku li...


Mario, Zesar, Xa2er, Gotzon,  Isusko, Sonia, Alaitz, Urko  eta komunikazio eraginkorreko                                       ikastaroetan ezagutu ditudan guztiei     Sekta Azpeitian?   Berandu enteratu naiz Azpeitia eta sekten asuntoaz. Ez zait gaur arte berririk iritzi. Noticias de Gipuzkoak argitaratu zuen berria irakurri dut eta ez dut ekintza deliktiborik ikusi. Coac...


Burua behin eta berriz paretaren aurka kolpatuz ikasten dugu. Ikasteko halabeharrezkoa da akatsak egitea, hanka-sartzea, erratzea. Bertutea beraz, esperientzia txar hori zerbait positibo bilakatzean dago. Huts egitean txof geratzen gara baina esperientzia hortatik zerbait ona atera dezakegu beti.   Team academy-ren aurkezpen batera joan nintzen aurreko astean unibertsitatean. Zer den? Ba proiektu berritzaile bat da, berritzailea guztiz. Honen bidez jendearen pasibotasuna eta “funtzionarizatzearen” (funtzionari izan nahi dutenen) joera aldatzea da. Finlandiatik dator proiektu berritzai...


(Eskuineko zutabean erreportajea maketatua agertzen da)     2008 urtea berezia da Gasteizen. Orain 25 urte ireki zituen ateak Hala Bedi Irratiak. Testuinguruaren beharrizana izan zen. Trantsizio momentua zen.  Langile mugimenduek indar handia zuten eta 1976ko gertaeren ondoren minduta zeuden, gazteek eskubideak aldarrikatzen zituzten. Horren adierazgarri izan zen punk mugimenduaren indarra. Gasteiz hiri tradizionala izan zen mugimendu honen zutoi garrantzitsua. 60ko hamarraldian apaiz eta militarren hiria izatetik 70ko hamarraldian industria eta etorkinen hiri bihurtu zen. Be...


Zer da Euskal Herria? Nondik nora doa? Politikoki? Sentimenduek ez dituzte mugak topatzen, zerbait maite duenari nola esan existitzen ez den zerbait maite duela. Eta maitasuna nola egin behar duen?             Inkongruentziaz betetako herri batean bizi gara. Independentzia eta sozialismoa aldarrikatzen da eta bitartean, unibertsitate pribatuen kopurua ikaragarria da. Gainera, ezker erradikala (sic. J. J. Imaz) gobernatzen dituen herriak kalitatezko bizi maila daukate. Burges txikiak gara, orduan? Hau guztia kale hizkerarekin azaltzen ...


Jadanik zabalik dago Udako Euskal Unibertsitateak urtero antolatzen dituen ikastaroetan matrikulatzeko epea. Aurten ere, Eibar, Baiona eta Iruñean izango dira. Jendea berria ezagutzeko parada, udan ikasteko aukera, denbora aprobetxatzeko era onena. Nire aldetik bi  ikastaro gomendatuko dizkizuet: lehenengoa, Eibarren. 18/98 sumarioaren ondoren: eskubide zibil eta politikoak eta gizarte mugimenduak. Orain zer? Pertsonalki asko interesatzen zait baina egun horietan kanpoan nago eta ez dut gerturatzeko aukerarik izango. Mario Zubiaga EHUko irakaslea egongo da irakasle lez. Aipatu behar da...


hijosdelangelgorria 1456147634071

Iñaki Landa nauzue (Gasteiz, 1987). Giza Zientziak eta Komunikazioa ikasten ari naiz Donostian eta hau nire lehen bloga da. Hau egin aurretik beste frogatxo bat egin dut wordpressekin baina informatikan aditua ez naizenez, ongi ez ulertu eta blog hori abandonatu egin dut. Txoko honetan normalean gordetzen ditudan pentsamendu batzuk publikatuko ditut. Hijos del Angel Gorria izena zergatik aukeratu dudan lehen post-ean azaldu dut. Zergatik? Hori da nire bizitza gidatzen duen galdera. Ongi etorriak.